Nafarroako Gobernua eta GAN-NIK ibaietako leheneratzeari buruzko IV. Biltzar iberikoan parte hartzen ari dira

Ekainaren 21etik 23ra bitartean, Toledon, ibaiak berreskuratzeko erronkari buruz hausnartzeko Restauraríos izeneko kongresua egiten ari da: Erresilientzia osasunerako, ingurune naturalerako eta aldaketa globalaren ondorioetarako 

Ekainaren 21etik 23ra bitartean, Toledon, ibaiak berreskuratzeko erronkari buruz hausnartzeko Restauraríos izeneko kongresua egiten ari dira egunotan Toledon. Bertara, Nafarroako ordezkaritza bat gerturatu da gurean gauzatzen ari dirne proiektuei buruz mintzatzeko. Foro honen bidez, ibaiarekin zerikusia duten eragileek ibaien leheneratzeari buruzko gogoetak, ikasketak eta esperientziak bateratu ahal izango dituzte.

Indarrean dauden leheneratze-estrategiek, Espainiako Bioekonomia Estrategiak eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak ingurumena hobetzea dute helburu. Zehazki, Natura Leheneratzeko Lege berria onartzeko fasean dago gaur egun, eta ibai-oztopoak kentzea jarri da helburu gisa, Espainia osoko 25.000 km ibai gutxienez jario libreko ibai bihur daitezen 2030erako.


GAN-NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketako eta Nafarroako Gobernuko teknikariek topaketa honetan parte hartuko dute, aurkitutako arazoak eta egiten diren lanen emaitzak azaltzeko, bereziki gai horrekin zerikusia duten LIFE KANTAURIBAI eta LIFE EBRO RESILIENCE.

 

 

 

21-jun-2023 11:48:00