Garapen Ekonomikoak beste 9,4 milioiko laguntzak ebatzi ditu ibilgailu entxufagarria eta erregai-pilakoa erosteko eta birkargatzeko puntuak instalatzeko

2023ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, eta Nafarroako Gobernuaren zerga-kenkariekin osagarriak dira

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Mugikortasun Eraginkor eta Iraunkorrerako Pizgarrien Programako (Moves III) azken emakidak egin ditu.

Programa horren helburua da ibilgailu elektrikoa erabiltzea eta errekargatzeko puntuen instalazioa sustatzea. 9.382.711 euroko diru-laguntza eman dira guztira.

 

Irudia: Markus Distelrath (Pixabay)

19-nov-2022 7:00:00