Foru Gobernuak biomasaz elikatutako bero-sare kolektiboak ezartzearen aldeko apostua egin du, gasaren alternatiba energetiko gisa.

Iruñeko Txantrea auzoan berokuntza eta ur beroko zentral bat eraikitzeko lanak hasi dira, 4.000 etxebizitza eta hainbat eraikin publiko hornituko dituena

Foru Gobernuak baso-biomasaz elikatutako bero-sare kolektiboak ezartzearen aldeko apustua egin du, etxebizitza-parkean gasaren alternatiba energetiko gisa. Esperientzia pilotu gisa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Txantrean bero-zentral bat jartzea bultzatu du, energia berriztagarri horrekin, Iruñeko auzo horretako 4.000 etxebizitza baino gehiago eta hainbat eraikin publiko berokuntzaz eta ur beroz hornitzeko gaitasunarekin.


Zentral hori 2023rako egongo da erabat martxan. Erreferentziazko azpiegitura da Estatuan eta Europan, batez ere hurbileko baso-biomasaren erabileraren aldeko apustu berritzaileagatik, zurezko ezpalez osatua baitago. Egungo gas-galdara komunitarioak biomasarekin ordezkatuz gero, energia-iturri nagusi gisa, urtean 7.000 tona CO2 gutxiago isuriko dira, hau da, % 80 gutxiago.

José Mª Aierdi lehendakariordeak biomasa-zentralak arian-arian ezartzearen alde egin du, larrialdi klimatikoak planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko eta hirien eta gure etxebizitza-parkearen deskarbonizazioa bultzatzeko, baina baita herritarren eskubide energetikoen aldeko erantzun ausart eta sakon gisa ere, are gehiago testuinguru kritiko batean eta kontrolik gabeko prezioekin, une honetan energia-merkatuan bizitzen ari garena bezalakoa.

21-ene-2023 7:00:00