Etxebizitza publikoetan egindako birgaitzeek ziurtatu dute berokuntza-kontsumoa % 80 inguru jaitsi dela

Nafarroako Gobernuak 14 milioiko inbertsioa bideratuko du Nasuvinsako alokairu-parkearen laurdena energetikoki berroneratzeko

Nafarroako Gobernuak areagotu egingo du etxebizitzen parke publikoaren energia-birgaikuntzarako eta irisgarritasunerako programa Nasuvinsak kudeatzen dituen alokairu babestuko etxebizitzetan. Guztira, 279 etxebizitza birgaituko ditu 25 urtetik gorako 9 eraikinetan 2023 urtea bitartean. Hau da, alokairuko parke publikoaren laurden bat birgaituko da energiari dagokionez, Iruñerriko hainbat auzotan eta Tuteran. Egitasmo honek 14 milioi euro inguruko inbertsioa dauka.

Lehen birgaitzeak inguratzaile termikoko isolamenduetan, beroa berreskuratzeko sistemadun aireztapenean eta etxebizitza bakoitzean energia-kontsumoak monitorizatzeko ekipo batean oinarritzen dira, eta dagoeneko Iruñeko Rotxapea auzoko sustapen banatan, Barañainen eta Burlatan egin dira.

Energia-kontsumoetan egindako lehen neurketek, zehazki Barañaingo 29 etxebizitzatan, E letratik B letrara pasatu den eraikin batean, egiaztatu dute berokuntza-eskaria % 82 murriztu dela eta CO2 isuriak % 66, obrak amaitu ondoren emandako kanpo-ziurtagiriaren arabera.

05-jun-2022 12:39:00