Eraikinen birgaikuntzan auzo-komunitateei laguntzeko ELENA taldeak sortu dira

Beren eginkizuna izango da aholkularitza eskaintzea laguntzak izapidetzeko, proiektuak idazteko, parte hartzeko eta obrak gauzatzeko prozesuan

Eraikinen birgaitze energetikoa bultzatzea xede duen Biziberri Planak aholkularitza eta laguntza emateko talde teknikoak jarri ditu auzo-erkidegoen esku.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak eta Nasuvinsa elkarte publikoak Foru Erkidegoko eskualde guztietan zabaldu dituzte ELENA lantalde teknikoak (tokiko energia-laguntzako programa). 16 profesionalez osatuak, higiezinen birgaitze energetikorako proiektu bat erabakitzen eta sustatzen duten auzo-komunitateak dinamizatzea eta suspertzea izango da haien eginkizuna.

Talde horiek, Biziberri Planaren barruan daudenak, doako zerbitzu bat eskainiko diete komunitate sustatzaileei, jarraipena, aholkularitza eta laguntza emateko herritarren partaidetza-prozesuan, proiektu arkitektonikoen idazketan, laguntza publikoen izapidetzean, obren esleipenean, egikaritzean eta ziurtapenean edo finantzaketa-formulen azterketan, besteak beste.

Azken batean, herritarrek talde horretako profesionalen laguntza izango dute uneoro.

21-jun-2022 8:52:00