Nafarroako Gobernuak alokairuko 18 etxebizitza publiko entregatu ditu Lizarran, Passivhaus eraikin batean eta biomasaz elikatua energiari dagokionez - NaGreen
Nafarroako Gobernuak alokairuko 18 etxebizitza publiko entregatu ditu Lizarran, Passivhaus eraikin batean eta biomasaz elikatua energiari dagokionez
Navarra Social Housing planaren barruan amaitu den hirugarren promozioa da, ia kontsumorik gabeko eraikinak egitea helburu duena
Nafarroako Gobernuak alokairuko 18 etxebizitza entregatu berri ditu Lizarran. Navarra Social Housing planaren barruan amaitu den hirugarren promozioa da. Honen bidez, ia kontsumorik gabeko eraikin ikatzgabetuak sustatzea du helburu Foru gobernuak. Izan ere, Foru Gobernuaren apustua da Passivhaus estandarreko ia kontsumorik gabeko eraikinetan alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzea, gasaren ordezko energia berriztagarriek elikatuta. Kasu honetan, biomasazko galdara komunitario batek elikatzen ditu etxebizitzok.
2,6 milioi euroko inbertsioa izan du egitasmo honek. Erakina Lizarrako Ibarra industrialdean dago kokatuta eta energia-eraginkortasun handiko eta eraikuntza jasangarriko parametroak betetzen ditu. Etxebizitzen ia erdiak gazteentzako alokairurako izango dira.
José Mª Aierdi Foru Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako kontseilariak adierazi duenez, “alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, etxebizitza eskuragarrien eskaera sozialari erantzuteko lehentasunezko estrategietako bat baita, beste jarduera-ardatz batzuekin batera, hala nola parke publiko eta pribatuaren birgaitze energetikoa bultzatzea, kontsumo energetikoa eta familien gastu ekonomikoa murrizteko, hiri-inguruneak leheneratzea eta zerbitzu publikoak hobetzea”.