Foru Gobernuak Hondakinen Funtseko 310.000 euroko laguntza-deialdia egin du Nafarroan egoitza duten unibertsitateentzako

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eta hondeatutako material naturaletarako aplikazio berrien ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzea da helburua

Nafarroako Gobernuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Hondakinen Funtsetik datozen 310.000 euroko laguntzen deialdia egin du, Nafarroan egoitza duten unibertsitateei zuzenduta. 

Laguntza hauen helburua da baimendutako kudeatzaileek aldez aurretik tratatutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen esparruan aplikazio berrien ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzea, bai eta induskatutako material naturalena ere, 2023, 2024 eta 2025. urteetan.

  • Zehazki, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta UNEDek Tuteran eta Iruñean dituen zentro elkartuak dira laguntza horien hartzaileak.
     
  • Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren ebazpenak jasotzen duen bezala.
05-jun-2023 11:47:00