Nafarroako Gobernuak laguntzak argitaratu ditu toki entitateek trantsizio energetikora bideratutako ekintzak egiteko

Deialdiaren helburua da argiteria publikoa berritzea, energia berriztagarrien proiektuak idaztea eta energia-komunitateak eratzea

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen S4 zuzendaritza nagusiaren bidez, toki-erakundeei zuzendutako laguntzen deialdia argitaratu du, trantsizio energetikora bideratutako jarduerak egiteko. Deialdiaren oinarriak berriki argitaratu dira NAOn eta eskaera egiteko epea ekainaren 23an bukatuko da.

Deialdiak milioi bat euroko aurrekontua du, Nafarroako Gobernuaren funts propioetatik datorrena, eta hiru jarduera-ildotan antolatuta daude.

  • Lehenengoaren helburua eraikin publikoetan dauden kanpoko eta barruko argiteria publikoko instalazioak berritzea da, eta 300.000 euroko aurrekontua du toki-erakundeentzat eta 391.925 eurokoa 500 biztanletik beherako toki-erakundeentzat.
  • Bigarren ildoa, energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren proiektuak idazten laguntzera bideratuta dago, eta 100.000 euroko aurrekontua du lehenengo kasurako eta 50.000 eurokoa bigarrenerako. Gainera, energia-auditoriak eta energia-jarduketen planak idazteko laguntzak ere eskatu ahal izango dira, erregai fosilen mendekotasuna murrizteko. Kasu honetarako 50.000 euro daude.
  • Azkenik, laguntzek 200.000 euroko aurrekontua dute energia-komunitateak eratzeko.
25-may-2023 6:00:00