Autokontsumo energetikoak % 76,73 egin du gora Nafarroan, Foru Gobernuaren laguntzei esker

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak energia berriztagarrien autokontsumorako eta biltegiratzeko laguntzen lehen emakida egin du. Next Generation funtsetatik eratorritako 6.075.597 euro dira eta Departamentuaren 6 laguntza-programatan banatzen dira. Orain arte jasotako 3.765 eskaeretatik, guztira, 518 ebatzi dira.

Onartutako eskaerek 31,44 MW-ko ahalmen berriztagarria suposatzen dute. Nafarroako Balantze Energetikoaren azken datuen arabera, autokontsumoak 40,98 MW-ko potentzia instalatua zuen Nafarroan; beraz, laguntza horiei esker, autokontsumorako energia berriztagarrien bidez sortzeko gaitasuna % 76,73 hazi da Foru Erkidegoan. Bestalde, laguntza horiei esker 1,82 MWh-ko biltegiratze-edukiera instalatzea lortu da.

 

Berria zabaldu:

https://www.navarra.es/es/-/el-autoconsumo-energético-en-navarra-crece-un-76-73-gracias-a-las-ayudas-de-gobierno-de-navarra

03-jun-2022 11:14:00