Doneztebeko garbigune berriak Malerrekako 13 udalerriei emango die zerbitzua otsailaren 6tik aurrera - NaGreen
Doneztebeko garbigune berriak Malerrekako 13 udalerriei emango die zerbitzua otsailaren 6tik aurrera
Instalazioak eskualdean bizi diren 5.700 pertsonen eskura jartzen du hondakin arriskutsuak eta kudeaketa zailekoak bereizteko aukera
Donezteben garbigune berri bat martxan jarriko da heldu den otsailaren 6tik aurrera Malerrekako 13 herriei zerbitzua emateko. Instalazioak eskualdean bizi diren 5.700 pertsonen eskura jarriko du hondakin arriskutsuak eta kudeatzen zailak bereizteko aukera. Nafarroako Gobernuak finantzatu du azpiegitura garrantzitsu hau 594.512 eurorekin.
Ordutegiak
- Astelehenetan, 9: 30etik 13: 30era eta 15: 30etik 18: 00etara
- Ostegunetan, 15: 30etik 19: 00etara
- Hileko bigarren eta laugarren larunbatean, 9: 00etatik 14: 00etara.
13-ene-2023 10:57:00