Landa Garapenak itxitura birtualeko esperientzia pilotu bat bisitatu du Uxuen, abeltzaintza estentsiboa eta suteen prebentzioa laguntzea helburu duena - NaGreen
Landa Garapenak itxitura birtualeko esperientzia pilotu bat bisitatu du Uxuen, abeltzaintza estentsiboa eta suteen prebentzioa laguntzea helburu duena
Abeltzaintza Estentsiboko Plan Estrategikoak 15 milioi euro biltzen ditu Nafarroan teknologia berriak ezartzeko, bai eta baso-abeltzaintza sustatzeko beste neurri batzuk ere
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilari Itziar Gomezek itxitura birtualeko esperientzia pilotu bat bisitatu du Uxuen, abeltzaintza estentsiboa eta suteen prebentzioa laguntzen duena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatutako Abeltzaintza Estentsiboko Plan Estrategikoak 15 milioi euro aurreikusten ditu teknologia berri horiek ezartzeko Foru Erkidegoan, baso-abeltzaintza sustatzeko.
Itxitura birtuala teknologia berria da Nafarroan, hesi tradizionalen edo elektrikoen alternatiba da. Ganaduaren geolokalizazioaren bidez, larre eremu bat mugatzeko aukera ematen du, mugikorreko aplikazio baten bidez. Sistema horrek abereak eremu zehatz horretan gera daitezen bermatzen du, eta, artaldearen kokapena ezagututa, larreak hobeto aprobetxatzea eta ganadua erabiltzeko autonomia handiagoa lortzen da.
- Abeltzaintza estentsiboa benetako alternatiba da laborantzarako egokiak ez diren eremuetako bazka-baliabideak (belar-larreak eta zuhaixkak) zentzuz aprobetxatzeko, bateragarria baita natura-ingurunearen kontserbazioarekin, eta, askotan, beharrezkoa da biodibertsitaterako.
- Gainera, abeltzaintza estentsiboak agrosistemen orekan laguntzen du eta suteen prebentzioan funtsezko elementua da. Beraz, iraunkortasunaren kontzeptua oinarrizko ikuspegia da etorkizunean abeltzaintzako ustiapen-sistemetan ikerketa garatzeko.
Ondorengo ikus-entzunezkoan, Pedro Berrade artzainak sistema berritzaile honen funtzionamendua azaltzen du, eta eskaintzen dituen abantailak:
Ganadua maneiatzeko teknologia berriak ezartzea da Abeltzaintza Estentsiborako Plan Estrategikoan jasotako neurririk berritzaileena. Ondoko neurriak hartzen ditu planak:
- Sastrakak kentzeko baso-lanak: une honetan, suteen aurkako prebentzio- eta borroka-estrategiari begira estrategikoak diren larre-azalerak identifikatzen ari dira.
- Larreari eustea: laguntza-lerro bat sortzea sastrakak kendutako azalerak hortzetan mantentzeko.
- Abereak maneiatzeari aplikatutako teknologia berriak: abereak egoki maneiatzea ahalbidetzen duten hesi birtualak.
- Prestakuntza: abeltzainentzat, larre horiek behar bezala mantentzeko.
Neurri honen aplikazio-eremua 5.000 hektareakoa izango da, Nafarroa osoan banatuta, eta gutxi gorabehera 15 milioi euroko aurrekontua izango du 2021-2027 programazio-aldirako, NPB 2024 eskaera-kanpainan ezartzea aurreikusiz.
"Klimaren aldaketa-testuinguru batean, natura eta ingurumena zaintzea eta suteak prebenitzea ikuspegi-estrategikoa eskatzen digu, abeltzaintza-ustiategietan eta baso-abeltzaintza sistemetan ikerketa bideratzeko", adierazi du Gómez kontseilariak.
Hori garatzeko 15 milioi euro inguruko aurrekontua aurreikusi da, 5.700 ustiategi ingurura bideratuko dena.
Gainera, itxitura birtualen proiektu pilotu honek artaldearen erabilera errazten dio abeltzainari, bizi-kalitate handiagoa ematen dio eta ustiategi berrien ezarpena errazten du, abeltzaintza estentsiboaren garapenean tresna eraginkorra bihurtuz.