Dagoeneko ikusgai dago gure Youtubeko kanalean 'Basoen gainbehera Nafarroako Pirinioetan' jardunaldia

Hitzordu honi esker, inguruko izei-basoen eta basa-pinuen osasun-egoera ezagutu ahal izan zen

Dagoeneko ikusgai dago Nafarroa Green gure Youtubeko kanalean 'Basoen gainbehera Nafarroako Pirinioetan' jardunaldia. Jardunaldi hau Erronkaribareko Batzar Nagusian egin zen apirilaren 21ean LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak antolatuta.

 

Ekimen honek, Nafarroako Pirinioetako basoak bizitzen ari diren osasun egoeraren berri emateko balio izan zuen. Era berean, datozen erronkei eta aukerei buruzko hausnarketa bat eragitea izan zuen helburu. Gainera, hainbat jatorritako baso-inguruneko adituen eta kudeatzaileen topagune izan zen, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.

Jardunaldiaren lehen zatian hiru hitzaldi egin ziren. Horietan Nafarroan ikusitako gorabeherei eta Pirinioetan antzemandako kasuei buruz sakondu zen; eta Nafarroako Pirinioetan izei masak (Abies alba) eta pinu basatiak (Pinus sylvestris) jasaten ari diren osasun arazoak aztertu ziren.

Hitzordua Europako proiektu integratuaren OPEN DAYS 2023 programaren barruan kokatu da.

03-may-2023 10:10:00