Basozain lanpostuko 29 plaza betetzeko, funtzionario-erregimenerako eta C mailarako oposizio deialdia

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da, eta probak urritik aurrera egingo dira

Nafarroako Gobernuak oposizio baterako deialdia egin du Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dagoen Basozain lanpostuko 29 plaza betetzeko. Plaza hauek funtzionario-erregimenekoak eta C mailakoak dira.

  • Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da, eta probak datorren urritik aurrera egingo dira.

Deialdiaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur, maiatzak 8, astelehena. Honako titulazio hauek eskatuko dira: Basoa eta Ingurune Naturala Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, edo Baso Ustiapeneko teknikari espezialista, edo Baso Ustiapeneko eta Natura Kontserbatzeko teknikari espezialista, edo Natura eta Paisaia Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako teknikaria.


29 plazak honela banatuko dira: 13 txanda irekirako, 13 sustapen-txandarako, 2 %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat, eta lanpostu 1 genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.


Oposizioak hiru proba izango ditu.

  • Lehenengoa teoriko-praktikoa izango da, eta, gehienez ere, test motako 100 galderako galdera-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Galdera-sorta bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta bakarra izango da baliozkoa, gai-zerrendan jasotako gaiei buruz.
  • Bigarren proba praktikoa izango da, eta, bertan, epaimahaiak gai-zerrendaren 2. zatian adierazitako gaiei buruz planteatutako kasu praktikoak idatziz garatu eta ebatziko dira.
  • Hirugarren zatia proba fisiko bat izango da, lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa egiaztatzeko. Lasterketa bat egin beharko da pistan eta kale librean.
08-may-2023 11:29:00