NaturClima mugaz gaindiko proiektua amaitu da Bertizko Jaurerriko eta Urbasa-Andiako parke naturaletan hainbat ekintza burututa

2019az geroztik, espazio horiek klima-aldaketara egokitzeko, babesteko eta sustatzeko lan egin da

Interreg POCTEFA NAturClima mugaz gaindiko proiektua 2019an abiatu zen Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren gidaritzapean, Pirinioaren bi aldeetako naturguneen kudeaketaz eta gobernantzaz arduratzen diren erakundeen arteko lankidetza areagotzeko helburuarekin, beti ere, klima-aldaketara egokitzea babestu, sustatu eta hobetzeko helburu nagusia ardatz hartuta.

Dagoeneko amaitu den proiektuaren egintza-gune nagusiak izan dira: Nafarroako Bertizko Jaurerriko eta Urbasa-Andiako parke naturalak, Pirinio Atlantikoetako itsasertzeko gune atlantikoak eta itsasokoak eta Pirinioetako Parke Nazionala. Horietan, besteak beste, faunari eta florari buruzko azterlanak eta jarduketak egin dira, espezie inbaditzaileak desagerrarazteko ekintzak burutu dira, hainbat landaketa egin dira eta zerbitzu eta azpiegiturak hobetu dira.

01-jun-2022 11:18:00