Bi zapelatz arrunt eta zapelatz liztorjale bat askatu dituzte Basozainek - NaGreen
Bi zapelatz arrunt eta zapelatz liztorjale bat askatu dituzte Basozainek
Harrapari horiek hegalak hautsiak zituzten, jaso zituztenean
Ilundaingo Basafauna Berreskuratzeko Zentrotik igaro ondoren, Basozainak-Ingurumeneko Zaindariek bi zapelatz arrunt (Buteo buteo); eta zapelatz liztorjale bat (Pernis apivorus) itzultzi dituzte ingurune naturalera.
Harrapari horiek Basozainen Zerbitzuak berak jaso zituen Nafarroako hainbat tokitan, eta, ziurrenik, talka baten ondorioz hegalak hautsiak zituzten. Hausturak operatu eta Ilundaingo zentroan erabat sendatu ondoren, ingurune naturalera itzuli dira.
03-oct-2022 8:38:00