Gaur jarri da martxan Doneztebeko garbigune berria

Astelehen eta osgtegunetan eta hileko bigarren eta laugarren larunbatetan egonen da zabalik

Donezteben garbigune berria martxan jarri da gaur, hilak 6. Azpiegitura berriak Malerrekako 13 herriei zerbitzua emanen die eta eskualdean bizi diren 5.700 pertsonen eskura jarriko du hondakin arriskutsuak eta kudeatzen zailak bereizteko aukera. Nafarroako Gobernuak finantzatu du azpiegitura garrantzitsu hau 594.512 eurorekin.

Ordutegiak

  • Astelehenetan, 9: 30etik 13: 30era eta 15: 30etik 18: 00etara
  • Ostegunetan, 15: 30etik 19: 00etara
  • Hileko bigarren eta laugarren larunbatetan, 9: 00etatik 14: 00etara.
     

Zergatik da beharrezkoa garbigune berria Malerrekan?

  • Oraindaino, Malerrekako Mankomunitateak garbigune mugikor bat eta bi kaseta zituen erabilgarri, eta instalazio berriak hondakinen kudeaketa zuzenarekin lotutako zerbitzu honen beharrak eskainiko dizkie eskualdean bizi diren 5.700 pertsona baino gehiagori.
     
  • Instalazio berria, 2017-2027 Nafarroako Hondakinen Planean xedatuari jarraiki egin behar diren inbertsioen artean barne hartu da eta konponbide bat jartzen du eskualdeko herritarren % 100aren eskura, etxeetan edota merkataritzako establezimendu txikietan sortzen diren hondakin arriskutsuak eta/edo kudeatzen zailak direnak bereizteko, kasu: obra-hondakinak, inausketarenak, egurra, tamaina handikoak, gailu elektriko eta elektronikoak (GEEHak), txatarra, etab.
     
  • Indarrean dagoen araudia eta legedia betetzeaz gainera, garbigune berriak herritarrekiko zerbitzuaren kalitatea hobetzea nahiz askotariko objektu nahiz erreminten berrerabilera, trukea egiteko prestaketa ahalbidetuko du, materialen bizitza erabilgarria luzatzeko eta etxeko hondakinen sorrera murrizteko helbururekin.
06-feb-2023 6:30:00