Artziko jauregia zaharberritzeko lanak hasi dira, zonaldea dinamizatzeko helburuarekin

 

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako 2,4 milioi euroko proiektuak tokiko eragileen eskaera historikoari erantzuten dio

Artziko Jauregia birgaitzeko lanak errealitate bihurtu dira, eta urtebetean amaituta egongo dira. Foru Gobernuak sustatutako proiektua da, 2,4 milioi euroko inbertsioarekin. Finantzaketa Next Generation programaren Europako funtsetatik dator.

Birgaitzearen helburua da eraikina berreskuratzea. Aipatu beharra dago, gaur egun abandonu egoeran dagoela eraikinaren egitura. Bi solairutan banatutako 545 m2-tan kafetegia, jatetxea eta erabilera anitzeko zenbait areto paratuko dituzte. Pirinioetako zonalde hori dinamizatzeko eta garatzeko ardtz bihurtu nahi dute jauregia.


Artziko Jauregiaren zaharberritzea, ibarraren eskari historiko bati erantzuten dio, eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak sustatu du haren birgaitzea, lurralde-garapen jasangarriko estrategia baten barruan eta despopulazioari aurre egiteko tresna gisa.


Ruben Goñi zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, Jauregi hau “ikono txiki bat bihurtu behar da tokiko eragileentzat eta gazte jendearentzat aukera asko dituen ingurune natural bat suspertzeko”.
 

 

16-ene-2023 10:39:00