Artzibarreko biztanleek Zanduetako jaurerri zaharrari emango dioten erabilera erabakiko dute parte-hartze prozesu batean

Eskualdearen garapena bultzatu asmo dute

Artzibarreko biztanleriak erabakiko du Zanduetako jaurerriaren eta jaurerria osatzen duten hiru eraikinen erabilera berria, Hiru urrats izeneko partaidetza-prozesu batean. Helburua da multzo horren beharrak eta eskariak eta izan ditzakeen erabilerak zehaztea, Pirinio aurreko eskualdearen garapena bultzatze aldera.

Jaurerri zaharrak landa-azaleko 8 hektarea ditu eta rabilera- eta kontserbazio-egoera desberdinetan aurkitzen diren higiezin-multzo batez osatuta dago:

  • Bizitegi-eraikin nagusi bat.
  • Zerbitzutarako erabilera duen eraikin bat.
  • Aurri-egoeran dagoen eliza bat.

Jaurerriko eraikinak, foru-jabetzakoak dira. Foru Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu du gune horren kudeaketa, eta Zandueta eremuaren garapenerako giltza bihurtu nahi du. Lur horiek jarraipena emango diote Artziko jauregiak, Artzi eta Andorgoi hondartzek eta Santa Maria elizak, galtzada eta aztarna erromatarrek osatzen duten multzoari ere. Horrela, tokiko biztanleentzat aukera sorta bat irekiko da, besteak beste, ingurumen-, kultura-, zerbitzu- eta aisialdi-erabilerak gauzatu ahal izateko.

03-feb-2023 7:00:00