Ba al zenekien amuarrainen errunaldia neguaren amaiera arte luzatzen ahal dela?

Amuarraina (Salmo trutta), batik bat udazkenaren amaieran eta neguaren hasiera aldera erruten duen espeziea da. Hala ere, badira neguaren amaieran ere egin ahal dutenak. Horrela, errute-denboraldia luzatzen da eta, ondorioz, arrautzen biziraupen-aukerak handitzen dira.

Bideo honetan ikus dezakegu nola legar mugituak habi handi bat dagoela adierazten digun (hainbat amuarrainena ziurrenik) eta bertan bikote bat erruten ikus dezakegu.

 

 

25-feb-2023 6:30:00