Geldialdi biologiko bat egingo da 2023an izokinaren arrantzan

Helburua da espeziea berreskuratzen saiatzea, beroak eta lehorteak eraginda bizi duen egoera kritikoaren aurrean

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak foru agindu bat onartu du, 2023rako arrantzarako debekualdien xedapen orokorra onartzen duena, eta laster Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Berrikuntza gisa, geldialdi biologiko bat egingo da 2023an izokinaren arrantzan, beroak eta lehorteak eraginda bizi duten egoera kritikoaren aurrean espeziea berreskuratzen saiatzeko

Bere xedea da arrantzarako aprobetxa litezkeen espezie ezberdinak hala nola gaitutako eremuak, sasoiak, egunak eta epealdiak finkatzea, espezie edota modalitate ezberdinak eta aprobetxa litezkeen espezieen mesedetan leudekeen muga orokorrak hala nola bere kontrolerako prebentzio neurriak kontuan hartuta. Horrez gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioen kontrol eraginkor baterako neurriak hartzea du helburu, harrapaketa eta, bere kasuan, harrapatutako aleen ezabaketa direla medio.

Antolamendu horren xedeetarako, ur-tarteak nahiz masak Eskualde Salmonikolan eta Ziprinikolan eremutan banatzen dira, Nafarroako Arrantza eta Ehizarako abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean aurreikusiari jarraiki.

Pilatutako uretan eginiko arrantza, bere uren isurketa hartzen duten ibilguetako arrain-hazkuntzaren eskualderako aurreikusiari jarraiki antolatuko da. Ibilgu itxien kasurako, ibilgu hurbilenarekin arrain-hazkuntzaren eskualderako aurreikusiaren arabera antolatu beharko da. Esako urtegia Eskualde Ziprinikola dela esan daiteke.

Goreneko Eskualde Salmonikolan eta Eskualde Ziprinikolaren arrantzako kirol-gunetan baimendutako edozein espezieren arrantzarako, arrantza lizentziaz haratago baldintza da egunero departamentuak ematen duen baimen berezi, pertsonal eta besterezin bat eskura izatea.

Izokinaren geldialdi biologikoa

Berrikuntza gisa, 2023 honetan izokinaren geldialdi bat egingo da, hau da, arrantzatzea debekatuko da espezie hau berreskuratze aldera zeren, GAN-NIK sozietate publikoaren azken txostena kontuan hartuta, bere egoera kritikoa da duela hiru hamarkadatik, baina okerrera egin du 2018tik tenperaturen igoeragatik eta lehorteagatik.

Espezie hau berreskuratzekotan, geldialdi biologikoaz eta piszifaktoriako arrainkumeen ekoizpeneko ohiko lanez, iragazkortze lanez hala nola izokina kudeatzeko planak barne hartzen dituen gainerako neurriez haratago, Ingurumena halaber lanean ari da talde-lan bat sortzeko, LIFE Kantauribai proiektuaren esparruan, Nafarroako nahiz Gipuzkoako hala nola Frantziako aktore inplikatuekin baterako lanean irtenbideak proposatze aldera, horrez gain, nazioarteko tartean eta Itsas Komandantziaren konpetentziarekin baterako konponbideak monitoreatu eta bilatzeko ahaleginean jarraituz.

Eta LIFE Kantauribai proiektu hasiberriak, espezie honen habitata hobetzeko bultzada bat aurreikusten du, bereziki oztopoen ezabaketagatik hala nola bestelakoak iragazkortu izateagatik; baita aprobetxamendu hidroelektrikoen inpaktuak murriztu eta aurreikusten diren erriberako baso eraketen hobekuntzagatik ere.

2023ko Arrantza-debekuen xedapen orokorreko foru agindu hau Nafarroako Ingurumen Kontseilutik pasa zen joan den urtarrilaren 25ean eta aldeko txostena jaso zuen.

16-feb-2023 13:12:00