Jarduerak Nafarroan, Hondakinak Murrizteko Europako Astearen barruan - NaGreen
Jarduerak Nafarroan, Hondakinak Murrizteko Europako Astearen barruan
Azaroaren 19tik 27ra egingo da
Azaroaren 19tik 27ra Hondakinak Murrizteko Europako Astea egingo da. Europako Batasuneko ekimen honen helburua da europar guztiak bultzatzea baliabideen eta hondakinen kudeaketa iraunkorrari buruzko kontzientziazio-ekintzak egitera.
Aste hau tokiko eta eskualdeko agintari publikoek bultzatzen dute, eta hainbat eragile biltzen ditu: herritarrak, eskolak, enpresak, GKEak, elkarteak, mankomunitateak, unibertsitateak, etab. Horiek guztiek, hondakinen murrizketari buruzko sentsibilizazio-jarduerak antolatzen dituzte.
Ondoko koadroetan, Nafarroan zehar antolatu diren jarduera eta ekintza guztiak ikus ditzakezue.
- Nafarroan zehar antolatu diren jarduera eta ekintza guztiak atxiki dugun PDFan ikus ditzakezue. (Adi! Izan ere, Nafaroan jarduerak 18an hasiko baitira, ostiralarekin!)
17-nov-2022 12:13:00