LIFE Kantauribai Europako proiektua abian da, Bizkaiko Golkoan Natura 2000 ibai-sarea ekologikoki hobetzeko - NaGreen
LIFE Kantauribai Europako proiektua abian da, Bizkaiko Golkoan Natura 2000 ibai-sarea ekologikoki hobetzeko
Nafarroak bultzatu du 25 oztopo eraistea eta 85 kilometro ibilgu askatzea aurreikusten duen ekimen hau, 11 milioi euroko aurrekontuarekin
Gaur goizean LIFE Kantauribai proiektua aurkeztu da Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean. Proiektu honen helburua da ibai-ekosistemari lotutako espezie eta habitaten kontserbazio-egoera hobetzea Bizkaiko Golkoan isurtzen diren ibai eta ibaiadarretan.
Nafarroak gidatuta, GAN-NIKen bidez, ekimen honek aurreikusten du:
- 25 oztopo eraistea, horietatik 15 Nafarroan.
- 85 kilometro-ibilgu askatzea, hiru eskualderen artean partekatutako 5 ibai-arrotan: Oria eta Urumea (Nafarroa eta Gipuzkoa), Errobi eta Urdazuri (Nafarroa eta Akitania Berria Frantzian) eta Bidasoa (hiru eskualdeek partekatzen dute).
- 85 kilometro horietatik, Nafarroan 57 kilometro-ibilgu askatzea aurreiksuten da.
Proiektuaren aurrekontu osoa 10.858.333€-koa da, LIFE Programaren eskutik eginiko % 60ko (6.514.995) Europar Batasunaren ko-finantzaketa lagun; 2022ko urriaren 1etik 2027ko irailaren 30era hedatuko da bere exekuzioa.
Nabarmentzekoa da jarduketa hau duela gutxi amaitutako LIFE Irekibairen jarraipena eta eboluzioa dela, zeini esker Bidasoa eta Leitzaran ibaietako habitaten zein espezieen kontserbazio egoera hobetu ahal izan den.
85 ibilgu-kilometroren askapena
Zehazki, LIFE Kantauribai-ren helburua da ibaien zatiketa hobetzea, espezieen nahiz habitaten kontserbazioaren egoera txarra eragiten duten oztopoak egoteagatik, helburua izanik ibaien konektibitate ekologikoa leheneratzea eta hilkortasun arrazoiak ezabatzea, Natura 2000 Ibai-Sareko 15 eremutan ibaien ekosistemari dagozkion espezie eta habitat ezberdinen kontserbazio egoera hobetzeko modu bezala, Kantauri itsasoko ertzean ibai ezberdinek partekatzen duten arazoa izanik.
Helburu horiek lortze aldera, hainbat jarduketa garatuko dira, zeinen artean nabarmendu daitezkeen:
- 85 kilometroko ibilguen askapena eragiteko 25 oztoporen eraispena, ibilgu nagusienetan 26 Km (13 Km Urumea ibaian, 6 Km Orian eta 7Km Bidasoan) eta 59 Km bigarren mailako ibilguetan (8,4 Km Urumearen arroan, 1,2 Km Oriaren arroan, 33 Km Bidasoaren arroan eta 17 Km Urdazuri ibaiarenean).
- Eraispenen artean, nabarmentzekoa da Enobietako (Artikutza) presaren inhabilitazioa, Nafarroan dagoena eta Donostiako Udalaren jabetzakoa. Estatuko azpiegiturarik handiena da hustu egin dena eta desgaitzea izapidetzen ari dena.
- Era berean, beste 7 oztopo moldatzea aurreikusten da, izan ere horiek eraistea ezinezkoa da, arrainak errazago igarotzeko.
Aurkezpena Bertizen
Proiektuaren aurkezpenean partaide izan dira Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari den Itziar Gomez; Enrique Jose Ramos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusia; Manuel Gutierrez, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren lehendakaria; Donostiako Udaleko Ingurumeneko zuzendaria den Josu Benaito eta Luis Sanz, Nafarroako Ingurumen Kudeaketaren (GAN-NIK) Zuzendari Kudeatzailea. Bestalde, ekitaldian izan dira gainerako kideak, totalean 13, zeinek proiektuan ekintza ezberdinak garatuko dituzten.
Gomez kontseilariak nabarmendu du “ezinbesteko ekimena dela ibaien biodibertsitatea babesteko eta ibaien konektibitatea berreskuratzeko, zein jadanik zaharkituta leudekeen azpiegiturekin eta obra hidraulikoekin gehiegitan zatikatu eta gaizki tratatu izan diren”.