‘Egin zaitez eko’ erakusketa Tafallara helduko da larunbat honetan, Gares eta Iruñetik pasa ondoren - NaGreen
‘Egin zaitez eko’ erakusketa Tafallara helduko da larunbat honetan, Gares eta Iruñetik pasa ondoren
CPAEN/NNPEKk Nafarroako ekoizpen ekologikoak antolatuta, erakusketa ibiltari honen helburua da Nafarroako produkzio ekologikoa kalera ateratzea
Pirinioko behi bat, produktu ekologikoen saski bat, sagar bat, bi azenario, ardi latxa bat, zereal galburua eta ECO=BIO hitz erraldoiek osatzen dute CPAEN/NNPEKren erakusketa erraldoia. Erakusketa iaz jarri zen abian, CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena dela eta, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren handitasuna eta aniztasuna ezagutarazi nahi du, erakundeak egiten duen ziurtapenari balioa emanez.
Gares eta Iruñetik pasa ondoren, larunbat honetan, hilak 11, Tafallara helduko da erakusketa. goizeko 11:00etatik gaueko 21:00ak bitarte. Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra 11:30etatik 13:00etara eginen da.
Era berean, nekazaritza ekologikoaren printzipioak ezagutarazteko, fitxa dibulgatzaile batzuk egin dira laboreen txandakatzeari eta elkartzeari buruz, eta baita fauna osagarria, lurzorua, konposta, ongarri berdeak, nekazaritza ekologikoko osasuna eta abeltzaintza ekologikoari buruz, besteak beste. Fitxa horiek, pertsonek ekoizpen ekologikoaren erabilera ezagut dezaten pentsatutakoak, www.navarraecologica.org web orrian egonen dira eskuragarri, eta, gainera, erakusketarekin batera dauden baratze ekologikoa maneiatzeko tailerretan banatuko dira.
Erakusketaren azken geldialdia Otsagabian izanen da, ekainaren 18an, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00ak bitarte. Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra 11:30etatik 13:00etara eginen da.
- Tailerretarako izen-ematea: cpaen@cpaen.org helbidean edota 600 325 123 telefonoan.