Zer energia-ahalmena du zure teilatuak eguzki-panelak jarriz gero? - NaGreen
Zer energia-ahalmena du zure teilatuak eguzki-panelak jarriz gero?
Bisitatu hemen Nafarroa osoko eraikinetako estalkien mapa
Nafarroak eguzki-teilatuen mapa interaktiboa egin du autokontsumorako 1 Gw potentzia lortzeko. Tresna honek eguzki-energia fotovoltaikoaren eta termikoaren potentziala ezagutzeko aukera ematen die herritarrei eta enpresei, teilatuan eguzki-panelak jarriz gero.
Tresna mapa interaktibo bat da, Nafarroako Gobernuaren trantsizio energetikoaren atarian dagoena. Horretarako, erabiltzaileak helbide bat sartu ahal izango du edo bere teilatuaren gainazalean klik egin, eta erremintak bero-mapa bat erakutsiko dio, estalki horretan sor litekeen potentziarekin eta energiarekin.
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak egindako tresna hau urrats berri bat da herritarren ahalduntze energetikorantz, nafarrek eguzki-panelak instalatuz gero sor dezaketen potentziari buruzko estimazio bat ezagutu ahal izan dezaten.
- Datua
Nafarroak 108 MW ditu instalatuta, 43.000 etxek behar duten energiaren baliokidea, 2020ko datuak hirukoiztuz.