Desgaitasuna duten langileen mugagabeko kontratazioa eta mugagabe bihurtzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko egin diren aldi baterako kontratuak edo desgaitasuna duten pertsonekin izenpetutako prestakuntza-kontratuak.
Desgaitasuna duten langileak enplegu-zentro berezietatik lan-merkatu arrunteko enpresetara igarotzeko neurriak, otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuan araututako lan enklabeen bidez, haien mugagabeko kontratazioa sustatuz.
Desgaitasuna duten pertsonak aldi baterako kontratatzea, kontratua gutxienez 6 hilabetekoa eta lanaldiaren %50ekoa bada.
Zenbatekoak honako hauek dira:
Lanaldi osoko kontratu mugagabea: 7.500 euro.
Lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzea: 5.200 euro.
Aldi baterako kontratua: 4.000 euro (12 hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osoan).
% 10eko gehikuntza kontratuduna emakumezkoa bada.
% 20ko gehikuntza kontratudunak zailtasun bereziak baditu.
2.000 euroko gehikuntza kontratuduna lan-enklabe batetik edo enplegurako zentro berezi batetik badator.
Lanpostua egokitzea, babes pertsonalerako bitartekoak hornitzea edo oztopo arkitektonikoak kentzea: 2.340 euro arte.
Lanaldi partzialeko kontratuetan eta aldizkako langile finkoen kontratuetan laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da, benetan lan egindako denboraren arabera.
Hasiera batean mugagabeak diren lan-kontratuen kasuan, bi enplegu-emailek edo gehiagok kontratuak egiten dituztenean kontratazioaren egun berean, laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da enplegu-emaileen artean, benetan lan egindako denboraren arabera. Zenbateko hori ezin da gainditu kontratu guztien artean.
LEHEN AUTONOMO-KONTRATUA, LAN-ENKLABEETAKO EDO EEE-KO LANGILEAK
ZAILTASUN BEREZIAK (+20%)
ZAILTASUN BEREZIAK (+20%)
HASIERAKO MUGAGABEA
7.500
9.000
9.500
11.000
EMAKUMEEN MUGAGABEA (+10%)
8.250
9.900
10.250
11.900
MUGAGABE BIHURTZEA
5.200
6.240
EMAK. MUGAGABE BIHURTZEA(+10%)
5.720
6.864
ALDI BATERAKO
4.000
4.800
ALDI BATERAKO DIRU-LAGUNTZA, URTE 1 L.OSOAN
EMAKUMEEN ALDI BATERAKO (+10%)
4.400
5.280
GUTXIENEZ 6 HILABETE ETA LANALDIAREN% 50
LANPOSTURA EGOKITZEA
2.340
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dirulaguntza hemen eskatzen da: Tramitazioa ("Eskatu" botoia), erantsi hurrengo agiriak:
Desgaitasuna duten langileei kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak egiteagatiko pizgarriak eskatzea:
Aldi baterako lan-kontratua, kontratu mugagabea edo mugagabe bihurtutakoa, bai eta bihurtzen den aldi baterako kontratua eta haren luzapenak ere
Bazterketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina)
Erantzukizunpeko adierazpena eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
Bete beharreko lanpostuaren deskribapena eta azterketa (3. eranskina) Eranskina betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
Kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria, enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda eta horren ordainketan eguneratua dagoela frogatzeko.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen betebeharrei buruzko adierazpena (5. eranskina)
Lan-kontratu mugagabea edo desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua. 12 hilabete edo gehiago irauten duten kontratuak: praktikaldiko kontratuak edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo iraupen jakineko kontratuak, Langileen Estatutuaren 15. artikuluaren babesean eginak.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
Zein lanpostutan ariko den, huraxe deskribatzea eta zehaztea (3. eranskina).
Eranskin hori betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
477E/2022 Ebazpena, einaren bidez 2022rako gastua baimentzen baita dirulaguntza hauetarako: desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzen laguntzeko dirulaguntzak; horrekin batera, maiatzaren 21eko 1951E/2021 Ebazpenaren 1.1.1 puntua aldatzen da.