✔ 2025-2026 ikasturterako honako hauetan matrikulatu bazara edo matrikulatzeko asmoa baduzu:
Unibertsitateko Gradu, Gradu bikoitza eta Masterretan.
25 eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza ikastaroan, UHUNek emana.
EZ, EZIN DUT BEKA ESKATU
✘ Ikasketak aldatzeko, horrek mailaz igotzea ez badakar.
✘ Bekaren xede diren ikasketen maila bereko edo goragoko titulu bat badut, edo hori lortzeko legezko baldintzak betetzen baditut.
GOGOAN IZAN: Ministerioaren beka eskatzeko baldintzak betetzen badituzu eta hori eskatu ez baduzu ezin dizugu Nafarroako Gobernuaren laguntza osagarria eman. Nolanahi ere, zalantzak badituzu, eska ezazu.
OHARRA: eskaera bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez jasotzekotan, esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Horrela izanda, sar zaitez berriro aplikazioan eta bidali zure eskaera epea amaitu baino lehen.
Beka nola eskatu
EPEAK
2025-2026 deialdia: eskabideak aurkezteko epea irailaren 16tik urriaren 15era
Ez utzi azken egunerako, beharbada dokumenturen bat prestatzeko denbora beharko duzulako.
INTERNET BIDEZ
Tramitea hasi baino lehen, egiaztatu behar dituzu baldintzak betetzen dituzula.
Kontsultatu zein dokumentu beharko dituzun. Zure datuak eskuratzeko baimena ematen baduzu, ez duzu zenbait dokumentu aurkeztu beharrik izanen.
Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa.
OHARRA: eskaera bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez jasotzekotan, esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Horrela bada, sar zaitez berriro aplikazioan eta bidali zure eskaera epea amaitu baino lehen.
JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu. Adi egon jakinarazpen horiei.
Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.