EPEAK
Beka epearen barruan eskatu behar duzu: 2024ko urriaren 10etik azaroaren 11ra.
Ez utzi azken egunerako, beharbada dokumenturen bat prestatzeko denbora beharko duzulako.
INTERNET BIDEZ
- Tramitea hasi baino lehen, egiaztatu behar dituzu baldintzak betetzen dituzula.
- Kontsultatu zein dokumentu beharko dituzun. Zure datuak eskuratzeko baimena ematen baduzu, ez duzu zenbait dokumentu aurkeztu beharrik izanen
- Sartu tramitazio telematikorako aplikazioan. Horretarako, cl@ve kredentziala, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa beharko duzu.
- Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa
-
OHARRA: eskaera bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez jasotzekotan, esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Horrela izanda, sar zaitez berriro aplikazioan eta bidali zure eskaera epea amaitu baino lehen.
JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu.
Adi egon jakinarazpen horiei. Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.