Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa
OHARRA: eskaera bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez jasotzekotan, esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Horrela izanda, sar zaitez berriro aplikazioan eta bidali zure eskaera epea amaitu baino lehen.
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu. Adi egon jakinarazpen horiei. Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.
Eskabidea betetzeaz gain, zenbait dokumentu aurkeztu beharko dituzu egiaztatzeko zein den zure egoera familiarra (familia ugaria, gurasobakarra, norbere kontura bizi...), ekonomikoa eta akademikoa.
Gainera, eskatzen duzun laguntzaren arabera beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dituzu.
GOGOAN IZAN: datuen kontsulta baimentzen baduzu, ez duzu aurkeztu beharko dokumentu horietako asko.