Laguntza motak - becasuniversidad
Zer laguntza lortzen ahal dituzu?


Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak emandako zenbatekoak berdinak badira, Nafarroako Gobernutik ez da deus jasotzen.

Nafarroako Gobernuak kalkulatutako zenbatekoa Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak emandakoa baino txikiagoa bada, Nafarroako Gobernutik ez da deus jasotzen.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak ez badizu bekarik eman, baina Nafarroako Gobernuak bai, Nafarroako Gobernuak kalkulatu dizun zenbatekoa jasoko duzu.
Egoera honen barnean daude Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskaera egin ez dioten ikasleak, baldintzak betetzen ez dituztelako.
Beka motak
Beka honen barnean dago lehen matrikulan matrikulatutako kredituen zenbatekoa.
Laguntza honen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan izan behar duzu zein den zure tarte ekonomikoa eta non ikasten duzun.
Zure familiako etxetik kanpo bizitzea beharra duzula egiaztatu beharko duzu alokairuren kontratu batekin edota ikasleen egoitzen kontraturarekin.
Zure kontura bizi bazara, ez duzu languntza hau jasotzeko eskubiderik, ez eta nazioarteko egonaldi bat egiteko mugikortasun laguntza jasotzeko ere (Eramus...).
Hauek egiaztatu beharko dituzu:
- Zure etxebizitzatik unibertsitatera astean gutxienez 4 aldiz joan behar duzula (2 joateko eta 2 itzultzeko).
- Familiaren egoitzatzat ikastetxetik gertuen dagoena hartzen da, nahiz eta legezko helbidearekin bat ez etorri. Hau da, ikasketa zentrotik hurbilen dagoen familia-unitateko edozein kideren titulartasuneko etxebizitza.
Laguntza hori ez da emango familiaren bizilekuaren herriaren eta ikastetxearen artean hiri-garraioko zerbitzua dagoenean.
Behar ekonomiko larria dutela aitortu eta frogatzen duten familia-unitateek bakarrik izanen dute horretarako aukera.
Laguntza bereziak 1.800 eurokoak izanen dira.
- Ikasketa gehienetan, aurreko ikasturtean 8,5 puntuko edo gehiagoko batez besteko nota egiaztatu beharko duzu. Ikusi deialdiaren I. eranskina batez besteko nota kalkulatzeko zehaztapenak eta ikasketen araberako koefiziente zuzentzaileak ezagutzeko.
- Matrikula partziala daukaten ikasleek ezin izanen dute osagai hau lortu.
- Laguntza hau gradu edo gradu bikoitzeko ikasketetarako da. Ez da ikasketa espedientearengatik laguntzarik izango master ikasketetan.
Zure tarte ekonomikoa 1 bada eta unibertsitateko gradu edo gradu bikoitz bateko lehen mailan matrikulatzen zaren lehen aldia bada.
Laguntza hau ofizioz ematen da, eskatu beharrik gabe.