Zure betebeharrak - becasuniversidad

Zure betebeharrak

Jasotako dirua zertarako eman, horretara bideratu beharko duzu.

Beka zergadunen ekarpenei esker jasotzen duzun eskubidea da.

 Beka bat jasotzeak gutxieneko betebehar batzuk dakartza:

Beka kontzeptu hauetarako erabiliko da: matrikulatzea, eskoletara bertaratzea, azterketetara aurkeztea eta, hala badagokio, laguntza eman den gastuak ordaintzea.

Zure betebeharrak betetzen ez dituzula ulertuko da baldin eta:

Matrikula baliogabetu baduzu:

Emandako laguntza guztiak osorik itzuli beharko dituzu.

✘ Beka eman zaizun ikasturtean, matrikulatuta egon zaren kredituen % 50a, gutxienez, ez baduzu gainditu. Zientzien, Osasun Zientzien eta Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarretan, ehuneko hori % 40koa izango da:

Laguntza guztiak itzuli beharko dituzu, matrikulako beka izan ezik.

Beka unibertsitatearen zerbitzu batzuk finantzatzeko eman eta horiek ordaindu ez badituzu:

Ordaindu gabeko zerbitzuei dagozkien kontzeptuak itzuli beharko dituzu.

BEKA ESKATU IRAILAREN 16TIK URRIAREN 15RA!