Zer behar duzu - becasuniversidad

Zer behar duzu

Beka honen onuradun izateko baldintza batzuk bete behar dituzu. Horietako batzuk orokorrak dira, beste batzuk, berriz, maila akademiko eta ekonomikokoak.

Baldintza orokorrak

Bai zu bai zure familia-unitatea Nafarroan erroldaturik egon eta Nafarroan bizitzea, gutxienez ere 2024ko urtarrilaren 1etik, eta baldintza hori betetzea beka eskatzen denean.

2024. urtean Nafarroako PFEZaren zergadun izatea.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko beka eskatu izana, 2025-2026 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzu. Zalantzarik baduzu, eska ezazu.

Zure eskabidean zure kontura bizi zarela adierazten baduzu, egiaztatu beharko duzu baliabide ekonomiko aski dituzula eta erosiriko edo alokaturiko etxe baten titularra zarela. GOGOAN IZAN: Familiarekin ez bizitzeak ez du esan nahi zure kontura bizi zarela.
Ordaindu gabeko isunik baduzu, beka ukatuko zaizu, kitatu gabeko betebehar fiskalak izateagatik.


Baldintza akademikoak

Graduko 1. mailan

  • 60 kreditutan matrikulatzeaGutxienez 30 kreditutan matrikulatzen bazara, beka izan ahalko duzu, baina muga eta baldintza bereziekin.

Graduko 2. eta goragoko ikasmailetan

  • Aurreko ikasturtean matrikulaturiko irakasgaien % 80a gainditua izatea. Zure gradua Zientziak, Ingeniaritzako edo Arkitekturako adarretakoa bada, aurreko ikasturtean matrikulaturiko irakasgaien % 65a gainditua izatea.
  • Gradu bikoitza egiten ari bazara eta titulazioak adar berekoak ez badira, bietatik eskakizun txikieneko titulaziorako ezarritako ehunekoa gainditua izatea.

 

 

Masterreko 1. mailan

  • 60 kreditutan matrikulatzea. Gutxienez 30 kreditutan matrikulatzen bazara, beka izan ahalko duzu, baina muga eta baldintza bereziekin.

 

Masterreko 2. maila

  • Zure ikasketa-plana osatzeko falta zaizkizun kredituetan matrikulatzea.
  • Aurreko ikasturtean matrikulaturiko irakasgaien % 100 gaindituak izatea.

Beka mugatua izaten ahal da honako kasu hauetan:

  • Matrikula partziala.
  • Ikasketa ez-presentzialak.
  • 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroa.
Zure kasuari buruzko zalantzarik baduzu, hauetako bat egiten ahal duzu:
- Kontsultatu deialdiaren “Baldintza akademikoak” atal osoa.
- Telefono honetara deitu: 948 981 830.

Baldintza ekonomikoak

BAI, beka jasotzeko eskubidea duzu

  • Zure familia-errenta tarteen barruan badago eta deialdian ezarririko ondare adierazleak gainditzen ez badituzu. Beka emateko kontuan hartzen den errenta muga (tartea) familia-unitateko kideen araberakoa da. 
  • Bekaren kopurua handiagoa edo txikiagoa izanen da zure familia-errentaren arabera, beste faktore batzuen artean. Horrela bermatzen da aurreko urtean diru-sarrera txikienak izan zituztenek laguntza handiagoa jasotzea.

 EZ, ez duzu beka jasotzeko eskubiderik

  • Errentaren mugak edo tarteak gainditzen badira. 
  • Kapital higiezinaren etekin garbiak eta familia-unitatearen ondare irabaziak 2.159 euro baino handiagoak izan badira.
  • Familia-unitateko kide konputagarrien hiri-finken katastro-balioen baturak ezin izanen du gainditu 108.966 euroko kantitatea, kenduta, hala badagokio, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen etxebizitza baten katastro-balioa.
  • Jarduera ekonomikoen edo entitateetan parte-hartzeagatik diru-sarrerak ezin dute 449.774 euro baino handiagoak izan.
  • Zure kontura bizi zarela adierazten baduzu, gutxienez 3.538 euro jasotzen dituzula egiaztatu beharko duzu.

KIDE KOPURUA

EUROEN MUGAK

1.TARTEA 

2. TARTEA

 3. TARTEA

 4.TARTEA

1

9.285

9.727

11.587

14.466

2

14.581

19.454

23.172

28.932

3

22.277

29.182

34.759

43.398

4

29.702

38.909

46.345

57.863

5

37.128

48.636

57.932

72.329

6

44.554

58.363

69.517

86.795

7

51.979

68.090

81.107

101.259

8

59.405

77.818

92.697

115.724

Hortik gorako
kide bakoitzeko

6.132

8.031

9.565

11.944

 

Familia-errentak 4. tarteko kopuruak gainditzen baditu, ez duzu beka jasotzeko eskubiderik izanen.