
Kontuan izan hiru baldintza motak bete behar dituzula: orokorrak, ekonomikoak eta akademikoak.
Zure matrikularen egiaztagiria atxikitu beharko duzu beti, eta hortaz gain, zure eskaera eta familia-egoeraren arabera, bestelako dokumenturen bat atxikitzea eskatuko zaizu.
Zure eskabidea “zirriborro” moduan gelditzen bada, aurkeztu gabe dago. Egiaztatu ez zaizula daturik falta.
Zirriborroa gorde behar duzu, eskabidea egiazki igorrita ez dagoen arte.