Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2025-2026

Laguntza hauek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolen Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

  • Beken deialdia argitaratu da (ikusi Araudia).
  • Eskaera egiteko epea: 2025/09/16tik 2025/10/15era, biak barne (Tramitazioa atala).

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.
Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioko beka eskatu izana, 2025-2026 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea.


Zaintzarako epeak:

  • Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi:"Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena". Dokumentua deskargatu.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak, etab.

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada edo beka hau ukatu bada , ikasketa-mailari dagokion dokumentua bidali beharko du eranunibertsitateak sinatuta.

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena, etab. Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira.

236E/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 25/09/16 - 25/10/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoa: 948 981 830 (Astelehena-osteguna: 8:30h-17:30h / Ostirala: 8:30h-15:00h)
Posta elektronikoa: soporte.becasuniversitarias@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para el alumnado que curse estudios universitarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.