Erregistro Orokor Elektronikoa

Erregistro Orokor Elektronikoaren (EOE) bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari zuzendutako edozein eskaera, kontsulta edo komunikazio telematiko aurkez dezakezu

Oinarrizko informazioa

  • Edozein herritar, bere izenean edo hirugarren bat ordezkatuz.
  • Nafarroako Zerga Ogasunaren kasuan, hirugarren baten izenean idazki bat aurkezteko, lehenago dagokion lankidetzarako hitzarmena sinatu behar da beti.

Oro har, gomendatzen da dokumentu erantsiak PDF formatuan (Portable Document Format) aurkeztea, baina esteka honetan kontsulta daitezkeen beste formatu batzuk ere onartzen dira.

Erantsitako fitxategi bakoitzaren tamaina ezin da izan 20 MB baino handiagoa.

Ez dago mugarik fitxategiak eransteko aurkeztutako eskabide bati.

  • 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
  • 70/2008 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoari buruzkoa.
  • 50/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskaera beste administrazio publiko bati zuzenduta badago (udalak, autonomia erkidegoak, Estatuko Administrazio Orokorra, etab.), gomendatzen da haien egoitza elektronikoa edo, halakorik ezean, Estatuko Erregistro Elektronikoa erabiltzea.

Harremanetan jartzeko

Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time