Jarraibideak:
Helbide fiskala Nafarroan duen entitate edo profesionala bazara, sakatu "Eskatu" botoia lankidetza akordioa sinatzeko.
Helbide fiskala Nafarroatik kanpo duen entitate eta profesionala bazara, eskatutako baldintzak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu. Horretarako, sakatu "Eskatu" botoia. Aplikazioak Erregistro Orokor Elektronikora eramango zaitu. Instantzia telematiko bat bidali beharko duzu Arreta Teknikoaren eta Erakunde Laguntzaileen Atalera. Instantzia telematiko horrekin batera, eskatutako baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dituzu. Honako hauek dira:
- Banakako atxikipen agiria.
- Dagokien Zerga Administrazioan egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Dagokien Zerga Administrazioak emandako ziurtagiria, atxikitze-eskaeraren egunean alta emanda daudela enpresa- edo lanbide-jardueraren ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea frogatzen duena.
- IFZren kopia.
Aipatutako dokumentuak eta ziurtagiri digitala atxikimendu akordioa eskatzen duen pertsonari edo erakundeari buruzkoak izanen dira.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa