Proiektuak - Nafarroako Artxibo Garaikidea

Proiektuak

Gaur egun Nafarroako Artxibo Garaikidean garatzen ari diren proiektu nagusiak.

“Memoriadun paisaiak” argazkilaritza lehiaketa

Paisaia, Europako Hitzarmenaren arabera, populazioen bizi-kalitatearen elementu garrantzitsua da leku guztietan: hiri- eta landa-inguruneetan, andeatutako eta kalitate handiko eremuetan, aparteko edertasun ezaguna duten espazioetan eta ohikoenetan.

Hainbatetan, paisaien eraldaketa bizkortzen ari da nekazaritza, basogintza, industria eta meatze ekoizpeneko tekniken bilakaeragatik, bai eta lurralde eta hirigintza antolamenduaren, garraioaren, azpiegituraren, turismoaren eta aisialdiaren arloan gertatzen ari denagatik ere, eta, oro har, munduko ekonomiaren aldaketen ondorioz.

Lehiaketa horren asmoa zen gizartea, oro har, sentsibilizatzen laguntzea paisaien balioaren, betetzen duten eginkizunaren eta haien eraldaketaren inguruan.

Funts Garaikideak eta Oraingoak

Funts Garaikideak eta Oraingoak Nafarroako Artxibo Garaikideak 2018aren erdialdetik garatutako proiektu bat da eta honako helburu hauek ditu:

  • Nafarroako oraingo funts dokumental pribatu esanguratsuen dohaintza sustatzea; bereziki, galtzeko arriskuan daudenena,
  • Funts horiek kontserbatu, teknikoki tratatu, hedatu eta balioesteko programak abiaraztea.

Gizarte, politika, sindikatu, kultur eta kirol arloetako erakundeen, enpresen, familien, pertsonen eta abarren dokumentazioak Nafarroako gizartearen azken urteetako oroimen kolektiboa dokumentatzen eta aberasten laguntzen du.

Pie de página