Memoriadun paisaiak - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Memoriadun paisaiak
Memoriadun paisaiak. Natura, Ondarea eta Kultura proiektuan proposatzen da paisaia mota hauek aztertu eta testuinguruan jartzea: nekazaritza, industria, energia eta eraikuntza paisaiak, eta are duintasunik gabeko paisaiak edo paisaia beltzak. Izan ere, guztiak dira giza jardueraren emaitza, eta, beraz, aztarna horien protagonista den gizartearen lanaren, teknologiaren eta gizartearen beraren historiaren parte.

Proiektua sustatzeko jardueren artean, paisaia ikertzeko iturri dokumentalen gida prestatu nahi da, deskribapen txiki baten bidez Nafarroako Artxibo Garaikidean gordetzen diren agiri batzuk ezagutarazteko; hain zuzen, paisaia ikertzeko eta testuinguruan jartzeko bereziki interesgarriak direnak. Baldin eta agiria Artxibo Irekian bila badaiteke, halaxe adierazten da.