Luis Barrio Tanco - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Luis Barrio Tanco
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/7/313
IZENBURUA
Luis Barrio Tanco bilduma
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1975-1981
DESKRIBAPEN MAILA
Bilduma
BOLUMENA
- 114 aldizkari
EKOIZLEA
Luis Barrio Tanco
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024an, Luis Barrio Tancok aldizkari bilduma bat eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari; aldizkari gehienak 1970eko hamarkadakoak dira, batez ere Trantsizioaren garaikoak.
EDUKIA
Dohaintza eduki soziopolitikoko aldizkariak dira.
Jasotako ale kopuruen aldetik, Cambio 16 aldizkaria nabarmentzen da, 80 alerekin. 1971n, Juan Tomás de Salas kazetariak aldizkaria sortu zuen, frankismoari aurre egiteko eta Espainia demokratikoa aldarrikatzeko plataforma gisako argitalpen bat editatzeko ahaleginean.
Halaber, garrantzitsuak dira Punto y hora de Euskal Herria aldizkariaren 26 zenbakiak. “Ezker abertzaletik” hurbileko ikuspegia zuen eta Trantsizioko urte nahasien lekukotza da.
Dohaintza honako hauekin osatzen da: Garaia, kulturaren eta gaurkotasunaren euskal aldizkari ilustratua, eta informazio orokorrari buruzko Sábado gráfico izeneko astekariaren 1976ko ale bat, Montejurra: sangre en la cumbre tituluko erreportajea duena.
ANTOLAKETA
313 LUIS BARRIO TANCO BILDUMA
- 313.01 Argitalpen soziopolitikoak
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Sarbidea: librea.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.
