José Miguel Parra Torres - Nafarroako Artxibo Garaikidea
José Miguel Parra Torres
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/7/315
IZENBURUA
José Miguel Parra Torres bilduma
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1941-1975
DESKRIBAPEN-MAILA
Bilduma
BOLUMENA
• 7 aldizkari
• 3 egunkari
EKOIZLEA
José Miguel Parra Torres
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
José Miguel Parra Torresek egunkarien eta aldizkarien bilduma bat eman dio 2025ean Nafarroako Artxibo Garaikideari; gehienak 1975ekoak dira.
Bilduma hori José Miguel Parraren aitak, Emilio Parra Rodriguezek, bildu zuen. José Miguel Parrari gustatzen zitzaion Espainiako errege-etxearekin zerikusia zuen informazio garrantzitsu oro biltzea. Emilio Parra 2022an hil zelarik, haren familiak kaxa batean gordeta aurkitu zituen argitalpen horiek, armairu baten barruan.
EDUKIA
Eduki soziopolitikoko egunkariak eta aldizkariak eman ditu dohaintzan.
Argitalpen horiek historia garaikidearen une garrantzitsuenetariko bat jasotzen dute: frankismoaren bukaera eta garai berri baten hastapena, Juan Carlos I.a errege bihurtzean hasi zena.
Dohaintzan eman dira Los Domingos de ABC, Semana, Sábado Gráfico eta La Actualidad Española aldizkarien ale batzuk eta, besteak beste, ABC Madrid eta Diario de Navarra egunkarien zenbait ale.
Halaber, 1941eko ABC. Edición de Andalucía egunkariaren zenbaki bat ere badago, Alfontso XIII.aren heriotzaren berri ematen duena, eta 1969ko Los Domingos de ABC aldizkariaren edizio bat ere bai, Juan Borboikoari buruzko koloretako erreportaje batekin.
ANTOLAKETA
315 JOSÉ MIGUEL PARRA TORRES BILDUMA
• 315.01 Argitalpen sozio-politikoak
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Sarbidea: librea.
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.
