José Joaquín Gaínza Artázcoz - Nafarroako Artxibo Garaikidea
José Joaquín Gaínza Artázcoz
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/7/311
IZENBURUA
José Joaquín Gaínza Artázcozen bilduma
MUTURRETAKO DATAK
1971-1997
DESKRIBAPEN-MAILA
Bilduma
BOLUMENA
- 3 kaxa: 45 argitalpen
EKOIZLEA
José Joaquín Gaínza Artázcoz
LABURPEN BIOGRAFIKOA
José Joaquín Gaínza Artázcoz Iruñean jaio zen 1953ko otsailaren 24an. Iruñeko Maristen ikastetxean ikasi zuen.
1972an irakasle ikasketak hasi zituen Iruñean. Garai hartan, Ikasleen Batzordeetan parte hartu zuen, eta biziki inplikatu zen diktaduran frankistaren aurkako borrokan. Langileen Erakunde Iraultzailearen partaide izan zen, eta 1977an erakunde horrek Toledora bidali zuen liberatu gisa, erakundea indartzeko eta Sindikatu Unitarioa garatzeko asmoz. Langileen Erakunde Iraultzailea desegin ondoren, bizilagunen elkarteetan aktiboki parte hartzen jarraitu zuen. Cuatrovientos Lanbide Heziketako Ikastetxearen fundatzaileetako bat izan zen.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024ko urrian José Joaquín Gaínzak Nafarroako Artxibo Garaikideari eman zizkion eduki soziopolitikoa duten argitalpenak, batez ere Trantsizioaren garaikoak.
EDUKIA
Dohaintzan liburuak, aldizkariak eta liburuxkak eman ditu, gehienak Langileen Erakunde Iraultzailearenak.
Halaber, nabarmentzekoak dira maoismoari buruzko liburuen aleak: Citas del presidente Mao Tsetung (“Mao Tsetung lehendakariaren aipamenak”), Obras escogidas de Mao Tse-Tung (Mao Tse-Tungen obra hautatuak”), eta Resoluciones del VIII Pleno del Comité Central de la Unión de Juventudes Maoístas (“Gazte Maoisten Batasunaren Batzorde Zentralaren VIII. Osoko Bilkuraren ebazpenak”): Madril, 1979ko uztailaren 28an eta 29an.
ANTOLAKETA
311 JOSÉ JOAQUÍN GAÍNZA ARTÁZCOZ BILDUMA
- 311.01 Argitalpen sozio-politikoak
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Sarbide librea.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


