Emakumeak eta agiriak - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Emakumeak eta agiriak
Proiektu horren helburua zen agerian uztea Artxiboan kontserbatutako dokumentazioaren balioa emakumeen mundua ikertzeko iturri gisa.
Izan ere, agiri horiek Nafarroa garaikideko emakumeen lan baldintzen eta egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren lekuko dira, eta, askotan, lekuko bakarrak. XIX. mendearen hasieraz geroztiko iraultza ekonomiko eta politikoek Mendebaldea astindu zuten. Berrikuntza sozial hartan, emakumea protagonista izan zen eta hala da oraindik ere.

Jarduera industrial eta zerbitzu jakin batzuetan (hezkuntza, osasungintza, etab.) lanean hasi ziren emakumeak, kopuru handietan batzuetan, eta, hortaz, gero eta toki handiagoa eskuratu zuten plaza publikoan: haietako batzuk gailendu ere egin ziren enpresaburu gisa edo beren lanbideetan, baita mugimendu kultural edo politikoetako buruzagitzetan ere. Hori guztia oparo islatu zen dokumentazio publiko eta pribatuan, eta orain Artxiboa da agiri horien gordailuzaina.
Artxiboak hainbat testu argitaratu zituen, gordailuetan dauzkan agiri eta espediente administratiboei buruzko informazioarekin: balio handikoak dira emakumeek esparru sozioekonomiko eta kulturaletan azken mendean izan duten presentziari buruzko azterketa egiteko.
Emakumeei buruzko artikuluak eta dokumentuak (gazteleraz)
1. "Emprendedoras" (María Teresa Sola Landa)
2. "Obreras y trabajadoras" (María Teresa Sola Landa)
3. "Benefactoras" (Javier Ilundain Chamarro)
4. "La mujer en el ámbito administrativo" (Carlos Maiza Ozcoidi)
5. "Mujeres en la Agricultura" (José Miguel Lana Berasain)
6. "Con nombre de mujer" (Javier Ilundain Chamarro)
7. "Oculto pero existente: testimonios del ocio" (Francisco Javier Caspistegui)
8. "Cuidadoras y sanitarias" (Pilar Erdozáin Azpilicueta)
9. "Maestras y alumnas" (Reyes Berruezo, Juan José Casanova, Javier Ema)
10. "Vidas censuradas" (Gemma Piérola Narvarte)