Álvaro Baraibar Echeberria - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Álvaro Baraibar Echeberria
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/7/312
IZENBURUA
Álvaro Baraibar Echeverria bilduma
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1968-2010
DESKRIBAPEN-MAILA
Bilduma
BOLUMENA
• 40 aldizkari
• 35 buletin
• 4 liburuxka
• Liburu bat
• Espediente bat
• 58 argazki
EKOIZLEA
Álvaro Baraibar Echeverria
LABURPEN BIOGRAFIKOA
Álvaro Baraibar Echeverria Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Departamentuko irakasle titularra da.
Politikaren Historia Kulturalari buruz egin dituen lanen esparruan, zenbait alderdi aztertu ditu, hala nola identitatea, historiaren eta memoriaren arteko harremana, sinboloak eta diskurtsoaren azterketa. Bi liburu argitaratu ditu: Extraño federalismo. La vía navarra a la democracia (1973-1982), Centro de Estudios Políticos y Constitucionales-ek argitaratua (Madrid, 2004), eta Historia y memoria de los símbolos de Navarra. De las “cadenas” a la “Laureada” y la Ley Foral de Símbolos (Iruña, Pamiela, 2010); eta zenbait artikuluren eta libururen kapituluen egilea ere bada.
Gaur egun, I-COMMUNITAS - Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuko zuzendariordea da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024ko ekainean, Álvaro Baraibarrek eduki soziopolitikoko argitalpen batzuk eman zizkion Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Gehienbat, Alderdi Karlistaren eta Aralar Alderdiaren aldizkariak eta buletinak dira. Batetik, Montejurra. Boletín informativo del Partido Carlista de Euskalherria nabarmentzen da; bestetik, Erraondo Aralar aldizkariaren hainbat ale.
Horrez gain, Punto y hora de Euskal Herria, Garaia, Hemendik, Cambio 16 eta E.E. Nafarroa aldizkarien hainbat ale ere badaude.
Eta, orobat, 1977ko hauteskunde orokorretako boto-paperak eta hauteskunde-propaganda.
Era berean, hiriko grafiti politiko eta aldarrikatzaileen 58 argazki ere eman ditu dohaintzan.
ANTOLAKETA
312 ÁLVARO BARAIBAR ECHEVERRIA BILDUMA
• 312.01 Argitalpen sozio-politikoak
• 312.02 Argazkiak
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa bete beharra dago dokumentazioa eskuratu eta erreproduzitzeko.
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.
