Irakasleen kidegoko merezimendu berezien lehiaketa, 2022

Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten kidegoetan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetara.

Oinarrizko informazioa

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

  • Deialdiaren hirugarren eta laugarren oinarrietan ezarritako dokumentazioa.
  • Prozeduran parte hartzeko eskaera (fitxa honetako "Tramitazioa" atala; 2022ko azaroaren 21ean aktibatuko da).
  • 243/2022 Ebazpena, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.
  • Ebazpena, 2022ko azaroaren 8koa, Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiarena, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren Erabakia argitaratzen duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aipatzen den iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiari aplikatu beharreko prozedurari buruzkoa.
  • 1/2023 Ebazpena, urtarrilaren 3koa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Hautaketa Epaimahaia osatuko duten pertsonak izendatzen dituena.
  • 6/2023 Ebazpena, urtarrilaren 4koa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Merezimenduen Baremazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
  • 17/2023 Ebazpena, urtarrilaren 17koa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Aukeratu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Hautaketa Auzitegiko bokal izateari uko egitea onartzen duena.
  • 31/2023 Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Aukeratu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Merezimenduak Barematzeko Batzordean bi pertsona izendatzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Hautatze Prozeduren Atala:
Telefonoak: 848 42 65 66 / 848 42 69 96 / 848 42 60 69 / 848 42 53 80
Posta elektronikoa (kontsultak edo dudak): seleccion@navarra.es

Informatika arazoak badituzu, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013 576 telefonora 8:30etik 17:30era astelehenetik ostegunera. Ostiraletan eta uztailean, abuztuan eta irailean ordutegia 8:30etik 15:00etara izango da.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time