Desgaitasuna duten pertsonen lan-merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Enplegu-emaileak
  • Enpresak

Diruz lagunduko dira:

  • Desgaitasuna duten langileen mugagabeko kontratazioa eta mugagabe bihurtzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko egin diren aldi baterako kontratuak edo desgaitasuna duten pertsonekin izenpetutako prestakuntza-kontratuak.
  • Desgaitasuna duten langileak enplegu-zentro berezietatik lan-merkatu arrunteko enpresetara igarotzeko neurriak, otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuan araututako lan enklabeen bidez, haien mugagabeko kontratazioa sustatuz.
  • Desgaitasuna duten pertsonak aldi baterako kontratatzea, kontratua gutxienez 6 hilabetekoa eta lanaldiaren %50ekoa bada.

Zenbatekoak honako hauek dira:

  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea: 7.500 euro.
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzea: 5.200 euro.
  • Aldi baterako kontratua: 4.000 euro (12 hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osoan).
  • % 10eko gehikuntza kontratuduna emakumezkoa bada.
  • % 20ko gehikuntza kontratudunak zailtasun bereziak baditu.
  • 2.000 euroko gehikuntza kontratuduna lan-enklabe batetik edo enplegurako zentro berezi batetik badator.
  • Lanpostua egokitzea, babes pertsonalerako bitartekoak hornitzea edo oztopo arkitektonikoak kentzea: 2.340 euro arte.

Lanaldi partzialeko kontratuetan eta aldizkako langile finkoen kontratuetan laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da, benetan lan egindako denboraren arabera.

Hasiera batean mugagabeak diren lan-kontratuen kasuan, bi enplegu-emailek edo gehiagok kontratuak egiten dituztenean kontratazioaren egun berean, laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da enplegu-emaileen artean, benetan lan egindako denboraren arabera. Zenbateko hori ezin da gainditu kontratu guztien artean.

      LEHEN AUTONOMO-KONTRATUA, LAN-ENKLABEETAKO EDO EEE-KO LANGILEAK
 
 
    ZAILTASUN BEREZIAK (+20 %)   ZAILTASUN BEREZIAK (+20 %)
HASIERAKO MUGAGABEA 7.500 9.000 9.500 11.000
EMAKUMEEN MUGAGABEA (+10%) 8.250 9.900 10.250 11.900
MUGAGABE BIHURTZEA 5.200 6.240  
EMAK. MUGAGABE BIHURTZEA(+10%) 5.720 6.864  
ALDI BATERAKO 4.000 4.800 ALDI BATERAKO DIRU-LAGUNTZA, URTE 1 L.OSOAN
EMAKUMEEN ALDI BATERAKO (+10%) 4.400 5.280 GUTXIENEZ 6 HILABETE ETA LANALDIAREN % 50
   
LANPOSTURA EGOKITZEA 2.340      

Dirulaguntza hemen eskatzen da: Tramitazioa ("Eskatu" botoia), erantsi hurrengo agiriak:

Desgaitasuna duten langileei kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak egiteagatiko pizgarriak eskatzea:

  • Aldi baterako lan-kontratua, kontratu mugagabea edo mugagabe bihurtutakoa, bai eta bihurtzen den aldi baterako kontratua eta haren luzapenak ere
  • Bazterketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina)
  • Erantzukizunpeko adierazpena eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
  • Bete beharreko lanpostuaren deskribapena eta azterketa (3. eranskina) Eranskina betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
  • Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
  • Kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria, enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda eta horren ordainketan eguneratua dagoela frogatzeko.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena: kasu guztietan aurkeztu beharko da TRAMITAZIO atalearen bidez.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada,zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  • NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.

Lanpostua egokitzeko laguntzak eskatzea:

  • Lan-kontratu mugagabea edo desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua. 12 hilabete edo gehiago irauten duten kontratuak: praktikaldiko kontratuak edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo iraupen jakineko kontratuak, Langileen Estatutuaren 15. artikuluaren babesean eginak.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
  • Zein lanpostutan ariko den, huraxe deskribatzea eta zehaztea (3. eranskina).
    Eranskin hori betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
  • Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
  • Egin beharreko gastuaren aurrekontua edo egindako inbertsioaren fakturak, haiek ordaindu direla dioten ordainagiriekin batera.
  • Proposatutako edo egindako egokitzapena beharrezkoa zela azaltzen duen memoria.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena: kasu guztietan aurkeztu beharko da TRAMITAZIO atalearen bidez.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada,zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.

Beharrezko zuzenketak hemen eginen dira: Tramitazioa > Zuzendu edo osatu dokumentazioa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Oharra: espediente-zenbakia ezagutzen ez baduzu, adierazi dirulaguntzaren izena eremu honetan.

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ezin dute datu pertsonalik jaso, (eskuz idatzitako sinadura, NANa/AIZ, helbideak, etab.).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Telefonoa: 848 424 451
Posta elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.