Desgaitasuna duten langileen mugagabeko kontratazioa eta mugagabe bihurtzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko egin diren aldi baterako kontratuak edo desgaitasuna duten pertsonekin izenpetutako prestakuntza-kontratuak.
Desgaitasuna duten langileak enplegu-zentro berezietatik lan-merkatu arrunteko enpresetara igarotzeko neurriak, otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuan araututako lan enklabeen bidez, haien mugagabeko kontratazioa sustatuz.
Desgaitasuna duten pertsonak aldi baterako kontratatzea, kontratua gutxienez 6 hilabetekoa eta lanaldiaren %50ekoa bada.
Zenbatekoak honako hauek dira:
Lanaldi osoko kontratu mugagabea: 7.500 euro.
Lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzea: 5.200 euro.
Aldi baterako kontratua: 4.000 euro (12 hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osoan).
% 10eko gehikuntza kontratuduna emakumezkoa bada.
% 20ko gehikuntza kontratudunak zailtasun bereziak baditu.
2.000 euroko gehikuntza kontratuduna lan-enklabe batetik edo enplegurako zentro berezi batetik badator.
Lanpostua egokitzea, babes pertsonalerako bitartekoak hornitzea edo oztopo arkitektonikoak kentzea: 2.340 euro arte.
Lanaldi partzialeko kontratuetan eta aldizkako langile finkoen kontratuetan laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da, benetan lan egindako denboraren arabera.
Hasiera batean mugagabeak diren lan-kontratuen kasuan, bi enplegu-emailek edo gehiagok kontratuak egiten dituztenean kontratazioaren egun berean, laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da enplegu-emaileen artean, benetan lan egindako denboraren arabera. Zenbateko hori ezin da gainditu kontratu guztien artean.
LEHEN AUTONOMO-KONTRATUA, LAN-ENKLABEETAKO EDO EEE-KO LANGILEAK
ZAILTASUN BEREZIAK (+20 %)
ZAILTASUN BEREZIAK (+20 %)
HASIERAKO MUGAGABEA
7.500
9.000
9.500
11.000
EMAKUMEEN MUGAGABEA (+10%)
8.250
9.900
10.250
11.900
MUGAGABE BIHURTZEA
5.200
6.240
EMAK. MUGAGABE BIHURTZEA(+10%)
5.720
6.864
ALDI BATERAKO
4.000
4.800
ALDI BATERAKO DIRU-LAGUNTZA, URTE 1 L.OSOAN
EMAKUMEEN ALDI BATERAKO (+10%)
4.400
5.280
GUTXIENEZ 6 HILABETE ETA LANALDIAREN % 50
LANPOSTURA EGOKITZEA
2.340
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dirulaguntza hemen eskatzen da: Tramitazioa ("Eskatu" botoia), erantsi hurrengo agiriak:
Desgaitasuna duten langileei kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak egiteagatiko pizgarriak eskatzea:
Aldi baterako lan-kontratua, kontratu mugagabea edo mugagabe bihurtutakoa, bai eta bihurtzen den aldi baterako kontratua eta haren luzapenak ere
Bazterketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina)
Erantzukizunpeko adierazpena eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
Bete beharreko lanpostuaren deskribapena eta azterketa (3. eranskina) Eranskina betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
Kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria, enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda eta horren ordainketan eguneratua dagoela frogatzeko.
Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena: kasu guztietan aurkeztu beharko da TRAMITAZIO atalearen bidez.
Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada,zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.
Lanpostua egokitzeko laguntzak eskatzea:
Lan-kontratu mugagabea edo desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua. 12 hilabete edo gehiago irauten duten kontratuak: praktikaldiko kontratuak edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo iraupen jakineko kontratuak, Langileen Estatutuaren 15. artikuluaren babesean eginak.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
Zein lanpostutan ariko den, huraxe deskribatzea eta zehaztea (3. eranskina).
Eranskin hori betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
Egin beharreko gastuaren aurrekontua edo egindako inbertsioaren fakturak, haiek ordaindu direla dioten ordainagiriekin batera.
Proposatutako edo egindako egokitzapena beharrezkoa zela azaltzen duen memoria.
Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena: kasu guztietan aurkeztu beharko da TRAMITAZIO atalearen bidez.
Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada,zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
Beharrezko zuzenketak hemen eginen dira: Tramitazioa > Zuzendu edo osatu dokumentazioa.
477E/2022 Ebazpena, einaren bidez 2022rako gastua baimentzen baita dirulaguntza hauetarako: desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzen laguntzeko dirulaguntzak; horrekin batera, 1951E/2021 Ebazpenaren 1.1.1 puntua aldatzen da.
Kontratazio mugagaberako laguntzak: kontratazio mugagaberako ematen diren laguntzen eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, kontratua hasi edo aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita, gastuaren baimena argitaratu bada betiere. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, baimena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurrekontu ekitaldi bakoitzaren kargura izanen dira aurreko urteko azaroaren 1etik abian den urteko urriaren 31ra bitarte egindako kontratazioei edo eraldaketei dagozkien eskaerak.
Lanpostua egokitzeko, babes ekipoak hornitzeko edo oztopoak edo trabak kentzeko laguntzak: eskaerak egokitzapena egiten hasi baino lehenago aurkeztu beharko dira, eta epea hamabi hilabetera bukatuko da, lan kontratua hasi eta biharamunetik aurrera. Eskaera aurkeztu beharko da, nahitaez, gastuaren baimena argitaratu ondoren.
Aipatutako egokitzapena eginik badago, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, aurkeztutako fakturen azken ordainketatik hasita, baldin eta gastuaren baimena argitaratuta badago. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, baimena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurrekontu ekitaldi bakoitzaren kargura izanen dira aurreko urteko azaroaren 1etik eta abian den urteko urriaren 31ra bitartean egin eta ordaindutako inbertsioei dagozkien eskaerak.