Zerbitzuan jarri baino lehen honako dokumentazio hau aurkeztuta.
Salbuetsirik:
Airetiko, itsasoko eta lehorreko garraiobideei dagozkienak.
Eraikinetan pertsonen ongizate termikoa lortzeko girotze instalazioetan erabilitako sistema sekundarioak.
Hozteko sistema trinkoak eta ez-trinkoak, baldin eta hozgarri karga hau baino txikiagoa bada.
2,5 kg L1 taldeko hozgarri
0,5 kg L2 taldeko hozgarri
1.5 x m1 (kg) A2L hozgarri (m1 = LII x 4 m3) ikus eskema
0,2 kg L3 taldeko hozgarri
Erregistratu gabe dauden instalazioen kasuetan, 2023ko urtarrilaren 2ra arteko epea dago, 552/2019 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatutako dokumentazioa aurkezteko.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
1. Instalazio berri bat erregistratzea edo instalazioa aldatzea:
Eraitsi aurretik, instalazioaren titularrak jakinarazpena egin beharko du komunitate autonomoko organo eskudunari zuzendutako eskabide bidez, eta honako hau baliatuta Erregistro Orokor Elektronikoa.
Eraisteko lanak hasteko eta amaitzeko aurreikusitako data.
Eginen dituen enpresa frigoristaren izena, bai eta hondakinen kudeatzailearena ere.
Sortutako hondakinen ingurumen tratamendua egiteko eta deskutsatzeko aurreikusitako lanak.
Eraispena amaitu ondoren, enpresa frigoristak ziurtagiria eginen du, lanak ongi egin direla adieraziz, eta instalazioaren titularrari emanen dio, baja eskaera egin diezaion instalazioa kokatuta dagoen Komunitate Autonomoari, kasuan kasuko erregistroetan (Kontrol Erakundearen bidez, zeinean aurkeztu beharko duen aurreko puntuan adierazitako jakinarazpena, gainerako dokumentazioarekin batera).
552/2019 Errege Dekretua, hozkuntza nstalazioentzako segurtasun Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena.
115/2017 Errege Dekretua, gas fluordunen eta haietan oinarritutako ekipamenduen merkaturatzea eta manipulazioa eta halakoak erabiltzen dituzten profesionalen egiaztatzea arautzen dituena eta gas fluordunak isurtzea berekin dakarten jarduerak hartzen dituzten instalazioetarako betekizun teknikoak ezartzen dituena.
60/2015 Foru Agindua, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena.
1042/2013 Errege Dekretua, berotegi efektuko fluordun gasen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duena eta beste hauek aldatzen: zehatzeko ahala baliatzeko prozedurari buruzko erregelamendua, 1398/1993 Errege Dekretuak onartua; sozietateen gaineko zergari buruzko erregelamendua, 1777/2004 Errege Dekretuak onartua; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko erregelamendua, 439/2007 Errege Dekretuak onartua; eta balio erantsiaren gaineko zergaren gaineko erregelamendua, 1624/1992 Errege Dekretuak onartua.
Tramitazioa
Establezimenduen oinarrizko datuetan (Id) sartzeko eskaera keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Instalatzaile eta teknikari eskudunek tramitazio telematikoa egiteko, establezimenduen oinarrizko datuetan (Id) sartzeko baimena eskuratu beharko da aldez aurretik.
Erantsi eskaera, beteta eta sinatuta, eta bidali Tramitatu botoiko lehenbiziko aukeraren bidez.
Tramite horretan ez da jasotzen Administrazioaren erantzunik.
Eskaera egin eta gero, 3 egun baliodun itxaron beharko duzu datuak eskuratzen ahal izateko. Sarbidea iraunkorra da eta ez da iraungitzen; beraz, nahikoa da instalatzaile edo teknikari eskudunak hura behin eskatzea.
Tramitazio telematikoa aukeratzen bada, instalatzailearen egiaztapen digitala erabili behar da ziurtagiria egin eta sinatzeko.
Profesional titular edo ordezkariek, tramiteak egiteko laguntza behar izanez gero, aurrez aurreko tramitazioa egiten ahalko dute entitate laguntzaile baten bidez.
Profesional titular edo ordezkariek, tramiteak egiteko laguntza behar izanez gero, aurrez aurreko tramitazioa egiten ahalko dute entitate laguntzaile baten bidez.