Nafarroako hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasunerako planak erregistratzea

Hitzarmen kolektiboen edukia erregistratzea eta, NAOn argitaratzea; horiei buruzko ziurtagiriak egitea; eta hitzarmen kolektiboak, berdintasunerako planak eta inskribatu daitezkeen beste egintza batzuk ez aplikatzeko akordioak erregistratzea

Oinarrizko informazioa

  • Sindikatuak
  • Enpresak
  • Langileak
  • Interesa duten herritarrak eta entitateak

Hitzarmen kolektiboa enpresen ordezkarien (ugazabak) eta langileen ordezkarien (sindikatuak, batzordeak edo langileen delegatuak) arteko negoziaziotik sortutako dokumentua da.

Idatzizko akordio (edo kontratu) bat da, eta banakako lan-kontratuek bete beharreko lan baldintzak finkatzeko balio du.

713/2010 Errege Dekretuak (maiatzaren 28koa, hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzkoa) ezartzen duenez, honela eginen da:

  1. Inskribatu: 2. artikuluko egintzak: Hitzarmenak aldatzeko akordioak, luzapenak, soldaten berrikuspenak, batzorde paritarioen akordioak, berdintasun-planak…
  2. Gordailua: 2. xedapen gehigarrian aurreikusitako akordioak: eraginkortasun mugatuko hitzarmenak eta akordioak (estatutuz kanpoko hitzarmenak), hitzarmen kolektiboak ez aplikatzeko akordioak, jazarpenaren arloko prebentzio- eta jarduera-protokoloak, berdintasun neurriak…

Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako Hitzarmen eta Itun kolektiboak ere inskribatuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84. artikuluan aurreikusita badaude.

2010. urteaz geroztik, izena emateko edo gordailutzeko eskaerak REGCON aplikazioaren bidez izapidetzen dira. Horretan sartzeko, zerbitzu fitxa honetako "Tramitatu" botoia sakatu behar da.

REGCON aplikazioan eskaerak egiteko, alta eman beharko dute haren erabiltzaile gisa, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Izapideetara sartu ataletik.

Inskriba daitezkeen egintzei buruzko kontsultak egiteko, ez da beharrezkoa alta ematea aplikazioaren erabiltzaile gisa: aplikazioaren Kontsulta publikoa botoia sakatuta egin ditzakete.

REGCONen orri nagusian, Laguntza hitzaren azpian, “Erantsi beharreko dokumentuen zerrenda, akordio motaren arabera” dokumentua dago. Han, eskaerak egitean aurkeztu beharreko dokumentuak kontsultatzen ahalko dira.

Dokumentazioa 296/2010 Foru Aginduaren 4. artikuluan adierazitakoa da, eta telematika bidez bakarrik aurkezten ahalko da.

Kasu: “Inskribatu beharreko hitzarmen, akordio edo komunikazioaren testua formatu editagarrian” (Foru Aginduaren 4.3 artikulua) eskatzean, esan nahi du dokumentua Word formatuan edo formatu baliokide batean aurkeztu behar dela, formatu hori eskatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko: “Inskripzio eskaerarekin batera aurkeztuko dira, baliabide elektronikoen bitartez, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 7. artikuluan zerrendatutako dokumentazioa eta inskribatu nahi den hitzarmen, akordio edo jakinarazpenaren testua, formatu editagarrian, zeinak bat etorri beharko baitu, hitzez hitz, negoziazio batzordeko edo eskaera egiten duen aldeko kideek sinatutako testuarekin”.

Era berean, hitzarmena euskaraz bidatzen ahalko dute, Word formatuan, halakorik badute.

Lan hitzarmen kolektiboak:

Berdintasunerako planak:

Oharra: Lan Agintaritzak ez du eskumenik enpresei aholkularitza emateko ez zein Hitzarmen Kolektibo den aplikatzekoa enpresan (hau da, enpresa zein Hitzarmen Sektorialetan sartzen den), ez enpresetan besteren konturako kontratazioetan zein Hitzarmen Sektorial edo Hitzarmen Kode den aplikatzekoa.

REGCON aplikazioko Kontsulta publikoa botoia sakatuta, eta jardueraren EJSN eta probintziako edo probintziaz gaindiko sektorea eremu funtzionala hautatuta, eremu horretan dauden hitzarmen sektorialak kontsultatzen ahal dira.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Epea:

Hitzarmen kolektiboa, lan akordio kolektiboa eta berdintasunerako planak sinatzen diren unetik, 15 egun izanen dira inskribatze eskabidea telematika bidez aurkezteko.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Posta elektronikoa: registroslaborales@navarra.es

Harremanetarako telefonoak
Kontsulta juridikoetarako:

  • Hitzarmenak: 848 427 927
  • Berdintasunerako planak: 848 427 927

Beste kontsulta batzuk: 848 427 910 / 848 427 923

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Aprobación de extensión de convenios colectivos

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time