Etxebizitza babestua saldu izana jakinaraztea

Oinarrizko informazioa

Babestutako etxebizitzen jabeei.

Aurtengo ezarritako prezioak (gaztelaniaz).

Helburuak:

  • Babestutako etxebizitzaren hartzailea legez ezarritako eskakizunak betetzen dituen pertsona bat dela bermatzea.
  • Edozein gainprezio, sari edo babes publikoko edozein araubideren pean dagoen etxebizitzaren erosleari ordaintzea dagokion kopuruaren gainetiko edozein kopuru jasotzeko debekuaren gaineko kontrola.
  • Hala badagokio, etxebizitza babestua erosteagatik jasotako laguntzak itzuli direla egiaztatzea, baldin eta saltzaileak laguntzarik eskuratu bazuen eta etxebizitza babestuaren behin betiko kalifikazioa egin zenetik 5 urte baino gutxiago igaro bada.
  • Etxebizitza babestua bere eranskinekin batera (garajea edo trastelekua) eskualdatzen dela egiaztatzea; izan ere, unitate banandu ezina osatzen dute elementu biek eta ezin dira bereiz saldu.
  • Etxebizitza babestuarekin batera, haren behin betiko kalifikazio-zedulan eranskin gisa sartzen ez den lokalik ez dela eskualdatzen egiaztatzea.
  • Nafarroako Gobernuak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko aitortuta daukan eskubideaz baliatzeko aukera ahalbidetzea.

Informazio gehiago.

Prozeduraren urratsak:

  • 40 egun balioduneko epearen barruan erantzunik jaso ez bada, eskualdaketa egin daiteke. 
  • Jakinarazpenaren ondoreak indargabetu egiten dira sei hilabetera.
  • Eskaera-inprimakia oro har.
  • Eskaera-inprimakia salmenta librea duten Mendillorriko etxebizitza babestuetarako.
  • Saldu nahi den etxebizitzaren eskrituraren fotokopia.
  • Ordainketa-gutunaren kopia, laguntzak itzuli direla frogatzeko.
  • Aurkezteko epea bukatua duen PFEZren azken aitorpenaren fotokopia, erosle guztiena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Etxebizitzako erregistroa
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 75 70
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.