Desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota betetzea
Desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota betetzea
50 langile edo gehiagoko enpresa publiko edo pribatuek desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota bete dutela justifikatzea. Eta bai enplegu zentro bereziek, bai erreserba-kuota betetzearen ordezko neurri gisa kontratuak, dohaintzak edo babes-ekintzak egiten dituzten onura publikoko fundazio eta elkarteek jarduerak eta baliabideak justifikatzea
50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko eta pribatuak.
Enplegu zentro bereziak eta onura publikoko fundazio eta elkarteak, enpresek horiekin desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kuotaren ordezko neurriak hitzartu badituzte.
Deskribapena keyboard_arrow_down
50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko eta pribatuetan, langileen ehuneko bik, gutxienez, desgaitasuna duten langileak izan beharko dute (apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren araberako kalkulua). Salbuespenak: ikusi dokumentua.
50 langile finko baino gehiago dituzten enpresek zerrenda zehatz bat igorri beharko dute egoitza soziala dagoen probintziako enplegu zerbitzu publikora eta beste lantokiak dauden probintzietako enplegu zerbitzu publikoetara. Zerrenda horretan zehaztuko da zer lanpostu betetzen dituzten desgaitasuna duten langileek eta, haien ezaugarriak direla eta, zer lanpostu erreserbatzen diren haientzat (1451/1983 Errege Dekretua).
Bai enplegu zentro bereziek, bai erreserba-kuota betetzearen ordezko neurri gisa kontratuak, dohaintzak edo babes-ekintzak egiten dituzten onura publikoko fundazio eta elkarteek memoria bat aurkeztu beharko dute urtero, egin diren ekintzen tipologiari eta ekintza horiei aplikatutako finantza-baliabideei buruz (apirilaren 18ko 364/2005 Errege Dekretua).
Desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota (osoa edo partziala) betetzen bada:
Erreserba-kuota betetzen dela jakinarazteko inprimakia, desgaitasuna duten langileek betetzen dituzten lanpostuei lotua: urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, desgaitasuna duten langileek betetzen dituzten lanpostuen eta, haien ezaugarriak direla eta, haientzat erreserbatzen diren lanpostuen zerrenda zehatza aurkeztuko da.
Salbuespen-adierazpena eskatzea eta neurri alternatiboak hartzeko baimena:
Enpresak lantokiak baditu autonomia erkidego batean baino gehiagotan eta lantaldearen % 85 baino gutxiago Nafarroan badago, estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak izanen du eskumena (eskabidea eta gainerako agiriak erakunde horrek ezarritako inprimakietan eta epeetan aurkeztu beharko dira).
Enplegu zentro bereziak eta onura publikoko fundazioak eta elkarteak: egindako ekintzei buruzko informazioa. Egindako ekintzen tipologiari eta ekintza horiei aplikatutako finantza-baliabideei buruzko memoria aurkeztea urtero.
Araudia keyboard_arrow_down
1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.
364/2005 Errege Dekretua, esgaitasunak dituzten langileentzako lanpostuak gordetzeko kuotaren betetze alternatiboa, salbuespen gisa, arautzen duena.
290/2004 Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko neurri gisa lan-enklabeak arautzen dituena.
1451/1983 Errege Dekretua, desgaitasuna duten langileen hautazko enplegua eta enplegua sustatzeko neurriak arautzen dituena.
Tramitazioa
Eskabideak eta komunikazioak aurkeztea keyboard_arrow_down
Enpresak lantokiak baditu autonomia erkidego batean baino gehiagotan eta lantaldearen % 85 baino gutxiago Nafarroan badago, honako honek izanen du eskumena:
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
Eskabidea eta gainerako agiriak erakunde horrek ezarritako inprimakietan eta epeetan aurkeztu beharko dira.
Argibide gehiago:
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Nafarroako Zuzendaritza
Góngora plaza 5, behe solairua
31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 948 29 20 30
Harremanetan jartzeko
Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Telefonoa: 848 42 44 61
Helbide elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.