Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak

Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak, aldez aurretik zaharberritzea babespekotzat kalifikatu ondoren

Oinarrizko informazioa

Sustatzaileak. Sustatzailetzat jotzen dira jabeak, jabekideen erkidegoak eta jabearen baimena duten errentariak.

Aldi berean eskatuko dira laguntza eta behin-behineko kalifikazioa.

Baldintza hauek nabarmentzen dira:

  • Etxebizitza ohiko bizitegi iraunkor gisa erabili behar da.
  • Eraikinak 25 urte baino gehiago izan behar ditu.
  • Aurrekontuak 2.000 eurotik gorakoa izan behar du etxebizitza bakoitzeko.
  • Obrek hasi gabe egon behar dute. Behin-behineko kalifikazioaren datatik zenbatuta, sei hilabeteko epean hasi behar dira eta 36 hilabeteko epean amaitu.
  • Aurrekontu babesgarria 10.000 eurotik gorakoa ez duten obra txikien kasuan, obrei ekin ahal zaie behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu eta gero, kalifikazio hori lortu gabe.
    • Obrak amaitzeko gehieneko epea 9 hilabetekoa izanen da behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkezten den egunetik.
    • Behin betiko kalifikazioa eskatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa  izanen da egun beretik; ez da luzapenik onartuko.

Dirulaguntza emateko, kontuan hartuko dira sustatzailearen familiaren diru-sarrera ponderatuak, adina eta eraikinaren antzinatasuna (araudian ezarritako betekizunen arabera). Ikus betekizunak.

Informazio gehiago.

Prozeduraren urratsak:

  • Behin-behineko kalifikazioa.
  • Birgaitzeko obrak egitea.
  • Behin betiko kalifikazioa (behin-behineko kalifikazioaren eta behin betiko kalifikazioaren arteko gehieneko epea 36 hilabetekoa da, obra txikietan izan ezik).
  • Dirulaguntzaren ordainketaren ebazpena.

Eskualdatzen bada (heriotzagatik izan ezik), lortutako laguntzak itzuli beharko dira behin betiko kalifikaziotik bost urte igaro baino lehen.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Kalifikazio-eskabidea aurkeztuko da, eskatutako dokumentazioarekin batera, zaharberrituko den eraikinaren edo etxebizitzaren kokalekuari dagokion Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoan (EEZB).

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña
Telefonoak: 848 427 570 / 848 427 632
Helbide elektronikoa: rehabilita@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time